Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Xarma arrunt

Wikipedia, Entziklopedia askea
Carpinus betulus» orritik birbideratua)
Xarma arrunta
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaFagales
FamiliaBetulaceae
GeneroaCarpinus
Espeziea Carpinus betulus
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakEuropean hornbeam wood (en) Itzuli

Xarma edo pago-lizarra Igantzi eta Arantza inguruan (Carpinus betulus) betulazeoen familiako zuhaitz hostoerorkorra da, 25 metrorainokoa eta bitan zerratutako hosto txandakatu eta osoak, gerbatan elkartutako loreak eta akenio-motako fruituak dituena.

Euskal Herrian galtzeko arriskuan dagoen espezietako bat da pago-lizarra eta horren adierazle dira EAEko zein Espainiako Flora Baskularraren Zerrenda Gorriek erregistraturik izatea. Zuhaitz bitxia dugu, izenak dioen moduan pagoaren zein lizarraren zenbait ezaugarri konbinatzen dituena. Egun, Euskal Herrian Nafarroako ipar-mendebaldeko, Bortziritako zuhaizti txiki baten-batean eta Gipuzkoako Alegia inguruko gune bakarrean baino ez dago. Pirinioen hegoaldean ezagutzen diren eremu bakarrak dira. Europan zabalduta, baina batez ere erdialdean, eta Asia hego - mendebaldean. Hemengo jardin eta parkeetan apaingarri gisa nahiko edatua, batez ere fastigiata motakoak, luze itxurakoak eta piramidalak.

Zuhaitz honek 25 metrorainoko altuera har dezake. Enbor bihurria du, azal grisaxka eta leuna, pagoarenarekin antzekoa baina maiz saihets modukoekin. Kimu berriak, pagoenak ez bezala, zentimetro bat baino handiagoko lizera dute. Xarmak adakera biribildua du.

Enborra hiru dimentsiotan, Fossil Plastics proiektuaren baitan.[1]
Hostoak adarrean

Xarmaren hostoak zumarrarenekiko nahiko antzekoak dira, baina hauek simetrikoak. Txandakatuak, erorkorrak eta bitan zerratuak dira, eta ertz obalatua eta oin biribila edo bihotz-formakoa daukate. 4-9 cm-ko luzera dute, eta itxura bereizgarria ematen dieten zain nabariak. Ernamuinak txandakatuak dira eta ardatz-itxurakoak, baina pagoarenak baino gutxiago. Udazkena aurrera joan ahala kolore berdea galdu eta hori deigarri bilakatzen dira hostoak, eta lurrera erori aurretik marroi argiak dira.

Zuhaitz bakoitzak lore arrak eta emeak ditu, baina elkarrengandik bereizita daude, hau da, espezie monoikoa da. Lehenengoak gerba zintzilikaritan elkartzen dira, eta biluziak dira (ez dute ez sepalorik ez petalorik). Emeak muturreko gerbetan biltzen dira. Heltzen direnean, infruteszentziak hiru gingil dituen inbolukru batek babesten ditu. Erdiko gingila aldeetakoak baino askoz luzeagoa da.

Haziak

Pago-lizarraren fruitua intxaur antzeko bat da, 7-8 mm-koa, hosto moduko batzuetan bilduta agertzen dena. Braktea trilobulatu hauek 3-4 cm-ko inbolukrua eratzen dute, fruituak haizearen eraginez banatzea erraztuz. Haziak maiz ez dira bigarren urtea arte hozitzen.

Banaketa europarra duen zuhaitza da, baina Iberiar Penintsulan ez da ia ageri. Hain zuzen ere, Nafarroako ipar-mendebaldeko zuhaizti txikietan, bereziki Lesaka eta Igantzi inguruan (azken herri honetan San Juan Xar eremu babestuan aurki daiteke), eta Gipuzkoako gune bakarrean (Alegia eta Arterreka artean, 160 eta 240 metro bitartean) agertzen da, eta hauxe da espeziearen hegoaldeko eta mendebaldeko muga. Ugariagoa da berriz, Europako mendebalde, erdialde eta hegoaldean, Errusia eta Ukrainaraino zabalduz.

Atlantikoko baso mistoetan bizi da (Quercus eta Fagus espezieekin maiz), lurzoru bigun eta freskoa duten mendi-hegal ospeletan. Tenperatura epelak behar ditu eta soilik itsas mailatik 600 metrora aurkitzen da.

Udaberrian loratzen da, eta fruituak udaren bukaeran eta udazkenaren hasieran heltzen dira. Hala ere, maiz haziak ez dira bigarren urtea arte hozitzen.

Espezieen arteko elkarrekintzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maiz izaten ditu landare-zorriak, kotxinilak eta Corythucha ciliata izeneko intsektuen plagak. Horrez gain, xarmaren mikorriza arrunta da Coprinus comatus onddoa.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Elurmaluta.net - Fossil Plastics - Alegiazko Enborrak» www.elurmaluta.net (Noiz kontsultatua: 2021-01-24).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]