Intxaurrondo arrunt
Intxaurrondo arrunt | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Fagales |
Familia | Juglandaceae |
Generoa | Juglans |
Espeziea | Juglans regia |
Banaketa mapa | |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | intxaur, Persian walnut wood (en) , walnut leaf (en) eta walnut oil (en) |
Genomaren kokapena | plants.ensembl.org… |
Intxaurrondo arrunta (Juglans regia) Juglans generoko zuhaitza da, jatorriz Ekialde Hurbilekoa baina Europa osotik Himalaia eta Txina hego-ekialdea arte etxekotua. Intxaurrak ematen ditu.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hosto-erorkorreko zuhaitza da, eta 30 m garai izan daiteke. Itxura sendoa du, eta adaburu zabala eta biribildua.
Enbor lodia du, bi metrotako diametroa ere har dezake. Azala zilar-koloreko grisa du, eta arrail sakonak sortzen zaizkio azalean adinarekin. Enborra bera nahiko txikia da altueraz eta adar sendoak ateratzen zaizkio zuhaitzari itxura borobildua emanez.
Hostoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hosto handi eta konposatuak dituzte intxaurrondoek, eta 3tik 9ra foliolo. Hostoak 20-35 cm luzerakoak izan daitezke, hauetatik 5-8 cm pezioloak hartzen du.. Hostoak apurtzean, oso usain bereizgarria nabaritzen da.
Loreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lore arrak eta emeak desberdinak dira. Lore arrak aurreko urteko adarretan zintzilik dauden infloreszentziatan baturik daude (gerba erakoak). Lau sepalo eta 8-40 estamin izan ditzakete. Lore emeak, aldiz, urteko adaxken puntan jaiotzen dira, 2-3 ale txikiko taldetan eta tente.
Fruituak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Fruitu globularrak —drupak— ematen ditu intxaurrondoak. Fruituaren kanpoko alde berdea belztu eta deskonposatu egiten da, eta intxaurra uzten du agerian.
Habitata
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Baso misto eta haltzadietan da ugaria.
Erabilera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Intxaurra oso fruitu gozoa eta elikagarria da. Gordinik, erreta, egosita edo azkenburukotan jan daitezke eta intxaurretatik olioa ere ateratzen da. Nutrizio balio handia duen fruitu lehorra da, proteinatan, B bitaminatan, C bitaminatan, oligoelementutan, oliotan lezitinatan eta omega3 gantz azidotan aberatsa.
Ebanisterian oso preziatua da zura, amerikako Intxaurrondo beltzarekin (Juglans nigra) batera. Gaur egun, intxaurrondo arruntaren barietate frantziarrak eta amerikarrak interes handia dute, berehala hazten direlako.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Botanika.wikispaces.com webgunetik hartu da, CC BY-SA 3.0 lizentziapean.