Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Intxaurrondo arrunt

Wikipedia, Entziklopedia askea
Intxaurrondo arrunt
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaFagales
FamiliaJuglandaceae
GeneroaJuglans
Espeziea Juglans regia
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakintxaur, Persian walnut wood (en) Itzuli, walnut leaf (en) Itzuli eta walnut oil (en) Itzuli
Genomaren kokapenaplants.ensembl.org…
Juglans regia

Intxaurrondo arrunta (Juglans regia) Juglans generoko zuhaitza da, jatorriz Ekialde Hurbilekoa baina Europa osotik Himalaia eta Txina hego-ekialdea arte etxekotua. Intxaurrak ematen ditu.

Hosto-erorkorreko zuhaitza da, eta 30 m garai izan daiteke. Itxura sendoa du, eta adaburu zabala eta biribildua.

Enbor lodia du, bi metrotako diametroa ere har dezake. Azala zilar-koloreko grisa du, eta arrail sakonak sortzen zaizkio azalean adinarekin. Enborra bera nahiko txikia da altueraz eta adar sendoak ateratzen zaizkio zuhaitzari itxura borobildua emanez.

Hosto handi eta konposatuak dituzte intxaurrondoek, eta 3tik 9ra foliolo. Hostoak 20-35 cm luzerakoak izan daitezke, hauetatik 5-8 cm pezioloak hartzen du.. Hostoak apurtzean, oso usain bereizgarria nabaritzen da.

Lore arrak eta emeak desberdinak dira. Lore arrak aurreko urteko adarretan zintzilik dauden infloreszentziatan baturik daude (gerba erakoak). Lau sepalo eta 8-40 estamin izan ditzakete. Lore emeak, aldiz, urteko adaxken puntan jaiotzen dira, 2-3 ale txikiko taldetan eta tente.

Fruitu globularrak —drupak— ematen ditu intxaurrondoak. Fruituaren kanpoko alde berdea belztu eta deskonposatu egiten da, eta intxaurra uzten du agerian.

Baso misto eta haltzadietan da ugaria.

Intxaurra oso fruitu gozoa eta elikagarria da. Gordinik, erreta, egosita edo azkenburukotan jan daitezke eta intxaurretatik olioa ere ateratzen da. Nutrizio balio handia duen fruitu lehorra da, proteinatan, B bitaminatan, C bitaminatan, oligoelementutan, oliotan lezitinatan eta omega3 gantz azidotan aberatsa.

Ebanisterian oso preziatua da zura, amerikako Intxaurrondo beltzarekin (Juglans nigra) batera. Gaur egun, intxaurrondo arruntaren barietate frantziarrak eta amerikarrak interes handia dute, berehala hazten direlako.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Artikulu honen edukiaren zati bat Botanika.wikispaces.com webgunetik hartu da, CC BY-SA 3.0 lizentziapean.