Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Ardagai zapal

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ardagai zapala
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaPolyporales
FamiliaGanodermataceae
GeneroaGanoderma
Espeziea Ganoderma applanatum
Pat., 1887
BasionimoaBoletus applanatus
Mikologia
 
poroak himenioan
 
txapelik ez
 
himenioa dekurrentea da
 
espora marroiak dauzka
 
bizkarroia da
 
ez da jangarria

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Ardagai zapala (Ganoderma applanatum) zuhaitzen enborretan bizi den Ganodermataceae familiako onddoa da.[1] Egur haragia du, sukaldaritzarako interesik gabea. Txinako medikuntza tradizionalak erabiltzen du tuberkulosia tratatzeko, hestegorriko minbizia, eta bestelako minbiziak, propietate antibiotiko, antihemorragiko eta inmunologikoengatik.

Kapela: 6 eta 70 cm-ko bitarteko diametrokoa, zirkuluerdi formakoa, laua, 10 cm arteko lodierakoa, gainazal mailatua edo bozeldua, ildo zentrokideekin. Estaldura gogorra, mehea, matea, batzuetan pitzatua, arrexka argi kolorekoa hasieran, ondoren gaztaina-gorrixka kolorekoa edo arre-grisaxka, esporek marroi-gorrixkaz hautseztatuta. Ertza lodi samarra, zuria hasieran, horia ondoren eta amaieran koloreztatua.

Himenioa: Hodi geruzatuak, urteko geruzetan, aurrekotik bereiziak, haragi geruza arre-gorrixka fin batekin. Poro txikiak, biribilak, gaztetan zuriak, ukitzean arrez zikintzen dira, zahartuaz arre-gorrixkak bihurtzen dira.

Hanka: Ez dauka.

Haragia: Mehea, kortxoaren antzekoa, harroa, feltroduna, kanela ilun kolorekoa edo marroi-gorrixka, helduaroan infiltrazio zuriak izaten ditu, eta itxura marroixka ematen diote.[2]

Etimologia: Ganoderma terminoa antzinako grekozko "ganos" hitzetik dator, distira esan nahi duena eta azala esan nahi duen "derma" hitzetik. Applanatum epitetoa latinetik dator, zapal esan nahi duen "aplanatus" hitzetik.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ganoderma adspersum delakoarekin, honek azal askoz lodiagoa du, 1-2 mm (0,2-0,5 mm Ganoderma applanatum delakoak).[4]

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urte osoan, saprofitoa, enbor hiletan edo zuhaitz hostoerorkorrak parasitatzen, ahulguneetan edo zaurietan. Pagoetan, haritzetan eta zurkaitzetan arruntagoa; urria erretxinadunen zuhaitzetan.[5]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mundu osoan barreiatzen da, kontinente guztietan zehar, Antartikan izan ezik, eta habitat ugaritan garatzen da.[6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 622 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 486 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 557 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 133 or. ISBN 84-87997-86-4..
  6. Ganoderma applanatum: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]