Errotari faltsu
Errotari faltsua | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Tricholomatales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Tricholomataceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Clitocybe | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Clitocybe dealbata P.Kumm., 1871 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Agaricus dealbatus | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Errotari faltsua (Clitocybe dealbata) Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jan eta 4 ordu igaro baino lehen, sindrome muskarinikoa sortzen du. Clitocybe zuri ugarietako bat da. Denak toxikoak.
Sinonimoak: Agaricus agrestis, Agaricus michelianus, Agaricus hololeucus subsp.* epichizus, Agaricus dealbatus var. d agrestis, Agaricus leucostigma, Collybia micheliana, Omphalia dealbata, Agaricus epichizus, Mycena micheliana, Clitocybe rivulosa var. dealbata.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 1,5 eta 4 cm arteko diametrokoa, hasieran ganbil-laua, gero erdian hondoratua edo pixka bat inbutu itxuran. Ertz izurtua, irregularki krenulatua, gaztetan konbolutua eta zahartzean kurbatua. Azala itsatsia, pruinaduna gaztetan eta gero satinatua eta zetaduna; zuritik zuri-kremara doana, eta, gero, krema zikin kolorekoa.
Orriak: Estu, estuak, desberdinak, okertuta, adnatatik subdekurrenteetara eta zuritik zuri krema zikinera doan kolorekoak.
Hanka: 1,5 - 4 x 0,3 - 0,6 cm-koa, zilindrikoa, luzetara fibrilosoa, gogorra, pixka bat elastikoa eta batzuetan kurbatua; kapelaren kolorekoa edo pixka bat arrosa-okre kolorekoagoa.
Haragia: Zuria, mehea, elastikoa eta oinekoa haritsua; irin usain espermatikoarekin eta zapore gozoarekin.[2]
Etimologia: Clitocybe hitza grekotik dator, burua esan nahi du, kapelaren formagatik. Dealbata epitetoa berriz latinetik dator, zuritua esan nahi duen "dealbatus" hitzetik. Bere koloreagatik.
Toxikotasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Muskarina ugari duen espezie toxikoa da.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Clitocybe cerussata, Clitocybe rivulosa eta hostozabalen humusean agertzen den Clitocybe phyllophila eta Clitopilus prunulus delakoekin nahas daiteke.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Taldeak osatuz hazten den espezie arrunta da. Oro har, belardietan, larreetan eta basoen ertzetan agertzen da.[5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Alaska, Ameriketako Estatu Batuak, Islandia, Europa, Errusia, Israel, Australia, Zeelanda Berria.[6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 212 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 337 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 319 or. ISBN 84-505-1806-7..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 136 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ Clitocybe dealbata: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.