Klitozibe zilbordun
Klitozibe zilborduna | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Ordena | Tricholomatales |
Familia | Tricholomataceae |
Generoa | Clitocybe |
Espeziea | Clitocybe umbilicata P.Kumm., 1871 |
Klitozibe zilborduna (Clitocybe umbilicata) Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.[1][2] Ez du interes gastronomikorik.
Sinonimoa: Clitocybe subspadicea.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 2,5 eta 5 cm bitarteko diametrokoa, ganbila, erdialdean oso deprimitua, ertz erregularra eta inkurbatua. Kapelaren azala higrofanoa, fibrila erradialekin, arre-datil kolorekoa hezetasunarekin, eta okre zurbil kolorekoa eguraldi lehorrarekin.
Orriak: Oso dekurrenteak, estuak, meheak, marroi argi kolorekoak.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: Luzea, zilindrikoa, higrofanoa, kapelaren kolorekoa, baina oinarrirantz zurixka.
Haragia: Mehea, zuria, pixka bat arrea. Usain eta zapore nabarmenik gabea. Espora-jalkina, zuria.[3]
Etimologia: Clitocybe hitza grekotik dator, burua esan nahi du, kapelaren formagatik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Interes gastronomikorik gabea.[4]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antzeko itxura duten beste Clitocybe unbilikatu batzuekin nahas daiteke, hala nola: Clitocybe brumalis eta Clitocybe vibecina.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udazkenean. Hostogalkorren basoetan: haritzetan, pagoetan.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Europa, Errusia.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Clitocybe umbilicata, Asociación cultural "Baxauri" Kultur Elkartea. Mikologia. Baxauri.
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
- ↑ (Gaztelaniaz) Sociedad micológica Barakaldo. Investigación y divulgación de la micologia.