Ezko hori-koniko
Ezko hori-konikoa | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Hygrophoraceae |
Generoa | Hygrocybe |
Espeziea | Hygrocybe acutoconica Singer, 1940 |
Basionimoa | Mycena acutoconica |
Ezko hori-konikoa (Hygrocybe acutoconica) Hygrophoraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Oro har, haragi gutxi dute eta, beraz, ez dira jateko interesgarriak. Espezie batzuk toxiko samarrak ere badira.
Sinonimoa: Hygrocybe subglobispora.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 3 eta 6 cm bitarteko diametrokoa, hasieran koniko-kanpai formakoa, gero zerbait ireki egiten da eta beti puntazorrotzarekin, pixka bat likatsua, horia, hori-laranja edo hori-urre kolorekoa; ertz lobulatuarekin.
Orriak: zuri-horixka kolorekoak, goranzkoak.
Hanka: 5 eta 9 cm bitarteko garaierakoa eta 0,6 eta 1 cm bitarteko lodierakoa, leuna eta fibroso samarra, hasieran pixka bat likatsua, gero lehorra, kapelaren antzeko kolorekoa.
Haragia: Zurixka edo zuri-horixka kolorekoa. Ez du usain eta zapore berezirik.[2]
Etimologia: Hygrocybe terminoa grekotik dator eta kapela buztiarekin esan nahi du.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez du balio sukaldaritzarako.
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hygrocybe konradii delakoarekin, honen orriak hori kolore biziagokoak dira eta kapela ez du hain puntazorrotza.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udazkenean, zelaietan eta baso irekietan.[3]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundu osoan, batez ere Europan eta Ipar Amerikan.
Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 135 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 106 or. ISBN 84-282-0865-4..