Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Baso erreetako egur-ziza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Baso erreetako egur-ziza
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaStrophariaceae
GeneroaPholiota
Espeziea Pholiota highlandensis
BasionimoaAgaricus highlandensis

Baso erreetako egur-ziza (Pholiota highlandensis) Strophariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da kontsumitzen, errefauaren usaina du.

Sinonimoak: Pholiota carbonaria, Pholiota luteobadia, Agaricus carbonarius.

Kapela: 3 eta 6 cm bitarteko diametrokoa, arre-horixka edo arre-gorrixka, batzuetan ertza argiagoa izaten du, eta bertan errezel hondarrak izaten ditu; likatsua, muzilagoduna hezetasunarekin, eguraldi lehorrarekin distiratsua; ganbila eta titi txiki batekin, ondoren laua.

Orriak: Finak, meheak, nahiko estu, Itsatsiak, arrosa-hori kolorekoak perretxikoa gaztea denean, eta oliba-arre kolorekoak zahartzean.

Hanka: Hasieran hori zurbil kolorekoa gero arrexka, kapelaren koloreko ezkatez apainduta.

Haragia: Horixka, zapore gozokoa eta errefau usain arinekoa.[2]

Etimologia: Pholiota terminoak belarri ezkatatsua, kapela ezkatatsua esan nahi du. Carbonaria epitetoa latinetik dator, ikazkina esan nahi duen "carbonaria" hitzetik. Erretako egurretan hazten delako.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pholiota spumosa delakoarekin, hau horiagoa da eta koniferoen basoetan hazten da.[4]

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Martxotik urrira, sua izan den lekuetan. Oso ohikoa Bizkaian.[5]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Brasil, Kanariak, Europa, Errusia, Israel, Japonia, Thailandia, Australia.[6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 415 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 350 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 203 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 258 or. ISBN 84-282-0865-4..
  6. Pholiota highlandensis: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]