Euskal Herriko historia
Euskal Herriko historia |
---|
Euskal Herriko historia Europako herrialde horren historia da, herri historiko horrena, eta Euskal Herria bizi izandako lurraldearena, egun euskaldun izan edo ez. Historikoki, Euskal Herria euskaldunen eta euskararen lurraldea da, Pirinio mendien mendebaldean kokatua, Frantzia eta Espainiaren arteko muga egiten duen mendilerroan, eta Bizkaiko golkorantz zabaltzen dena. Euskal Herriko historiak, beraz, bere kokapen geografikoaren eta inguruko herrialdeen eragina jasan du.
Historiaurrea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria kontzeptu politiko modernoa bada ere, euskaldunak milaka urtez inguruko lurraldean egon dira. Ikerlari batzuen arabera euskara Paleolitoko aterpe franko-kantabriarreko hizkuntza zen[1][2][3] eta beste batzuen arabera mesolitikoan iritsi ziren lehen nekazariak ziren lehen euskaldunak[4]. Baskonizazio berantiar deitzen den teoriaren arabera, baskoiek Euskal Herriko gaur egungo lurrak beranduago okupatu zituzten[5]. Dena delakoa izanda, Euskal Herrian gizakiak bizi izan dira Paleolitotik, eta Neanderthalgo gizakiaren presentzia handia izan zen[6].
Paleolitoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Behe-Paleolitoa orain dela 1.500.000tik 100.000 urtera luzatzen den aldia da. Garai honetan Euskal Herrian atxeliar kultura garatu zen eta Neanderthalgo gizakia bizi zen. Garai honetan ez da aurkitu hezurrik[7] baina bai hainbat harri zein egur landu[8]. Urbasako iturri batzuetatik gertu, Koskobilon eta Diman hainbat aztarna aurkitu dira.[9] Bizileku gisa, batez ere kobazuloak erabiltzen ziren babesteko. Kobazulo hauetatik gertu beharrezkoak ziren gauza guztiak egon behar ziren: janaria, ura, egurra... Euskal Herritik gertuko lekuetan Homo antecessorren hezurrak aurkitu dira, batez ere Atapuercan. Bertan aurkitutako hezurrez gain bifazak eta antzeko tresnak aurkitu dira eta hauek ere Euskal Herrian badira. Aurkitutako aztarnategirik garrantzitsuenak Lezetxiki, Urrunaga, Gatzolatz, Irikaitz eta Iruñean daude.
Erdi-Paleolitoko ( orain dela 100.000 urtetik orain dela 35.000 urtera) aztarna ugari aurkitu dira, guztiak Neanderthalari lotuak. Garai hartako gizakiak biltzaileak eta ehiztariak ziren eta lehenengo aldiz euren hildakoak lurperatzen zituzten. Arrasateko Lezetxikin aurkitu dira Euskal Herriko hezurrik zaharrenak. Garai honetan landarez eginiko janzkerak erabiltzen zituzten[10], eta animalien tendoiak eta ileak gehiago erabiltzen ziren. Honek ehizaren gehikuntza egon zela adieraz dezake. Aztarnategi gehienak ibaien inguruan daude, urak garrantzi handia baitu. Aurkitutako aztarnategi garrantzitsuenak hauek dira: Arrillor, Axlor, Olha eta Amalda. Garrantzi pixka bat txikiagoarekin garai honetan Isturitz, Koskobilo eta Lezetxiki daude.
Goi-Paleolitoan (orain dela 35.000 urtetik 10.000 urtera, baina Euskal Herrian pixka bat luzatu daiteke), Neanderthaleko gizakia Homo sapiensarengatik aldatu zen, gaur egungo gizakia. Euskal Herrian 15-20 pertsonako taldez osatutako leinuak bizi ziren[10], kobazulo txikiagoetan eta askotan lautadatan ere. Garai hau oso hotza izan zen, azkeneko glaziazioarekin bat. Itsasoa gaur baino 100-120 metro beherago zegoen. Garai honetan hilobiratzeak eta musika bezalako portaera sinbolikoak agertu ziren. Garai honetan aztarnategi ugari daude, baina garrantzitsuenak hauek Isturitze, Gatzarriak, Koskobilok, Bolinkoba, Labeko Koba, Ekain eta Aitzbitarte dira. Azken urteotan beste kobazulo askotan aurkitu dira giza okupazioaren aztarnak.
Paleolitoaren azken atala Epipaleolitoa da, Euskal Herrian orain dela 10.000 urtetik 6.500 urtera doan epea da. Epe honetan hobekuntza klimatiko handia egon zen eta horregatik kobazuloetatik lautadetara bizitzera joateko aukera zabaldu zen. Garai honetan jantziak animalia larruekin eta landareekin egiten ziren, jada botoi eta josketekin. Garai honetan labar-artea galdu zen eta arte eroangarria ia-ia desagertu. Hala ere hilobiratze sinbolikoak geroz eta ugariagoak dira eta honek beste mundu baten sineskera egon daitekeela esan nahi dezake.[10].
Aztarnategi garrantzitsuenen artean Antton Koba (Oñati), Santimamiñe (Kortezubi), Fuente Hoz, (Anuntzeta) edo Zatoia (Abaurregaina) daude.
Neolitoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Neolitoa K.a. 3. milurtekoan iritsi zen Euskal Herrira, baliteke zelten inbasio batekin batera heldu izana. Garai honetan antzinako ilargia eta Mariren gurtza alde batera utzi zen eta eguzkia eta Urtzi pertsonaiak agertu ziren gurtzan.[11]
Neolitoaren ezaugarria lehenengo aldiz nekazaritza eta abeltzaintza agertzea izan zen. Euskal Herrian garia, artatxikia, oloa... agertu ziren eta zakur, zaldi eta ardiak etxekotu ziren. Bi bizimodu horien agerpenarekin jendartea bi zatitan banatu zen: mendietan abeltzainak bizi ziren, batez ere lur komunaletan oinarritzen zena, eta, beste aldetik, nekazaritza, jabetza pribatuan eta sedentarismoan oinarritzen zena.[11]. Horrekin bi kultura bereizi ziren: alde batetik megalitismoetan oinarritutakoa, hasiera batean trikuharriekin eta gero harrespil eta menhirrekin. Bestetik lehenengo herriak sortu ziren, etxebizitza finkoekin.
Aztarnategi nagusienak hauek dira: Herriko Barra (Zarautz), non orain dela 6.000 urteko nekazaritza aztarna aurkitu zen bertan, ezagutzen den zaharrena[12]; Kobaederra (Kortezubi), Peña Larga (Kripan) edo Los Cascajos (Urantzia). Horretaz gain ehunka trikuharri eta bestelakoak daude Euskal Herrian, batez ere Pirinio aldean eta Aralar mendilerroan. Beste batzuk, ordea, lautadetan daude.
Kobre eta Brontze Aroak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kobrea eta urrearen erabilpena, beste metal batzuekin batera ez zen hasi Euskal Herrian K.a. XXVI. mendera arte. Metalgintzaren hasierarekin lehenengo leku finko urbanoak sortu ziren, eta horietan garrantzi handikoa da Araban dagoen La Hoya. Baliteke hau Portugal eta Okzitaniaren arteko elkartrukea bideratzen zuen zentro bat zela. Hala ere oraindik ere kobazuloak erabiltzen jarraitu zuten.
Neolitotik zetorren dekorazio gabeko zeramikak oraindik jarraitu zuen halik eta Kanpai Erako Koparen kultura iritsi zen arte, batez ere Ebro bailaran ezarri zena. Brontze Aroa arte oraindik ere megalitoen eraikuntzak jarraitu zuen.
Akitanian Artenaziar kulturaren presentzia egon zen, Garonatik hedatu zen kultura berri bat. Brontze Aro berantiarrean Hego Euskal Herrian abeltzaintzako Cogotas I kultura iritsi zen.
Burdin Aroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Brontze aro amaieran eta Burdin Aroa hasieran Kutxa Zelaien Kultura Ebrotik gora zabaldu zen eta geroago, Hallstatt kultura ezarri zen Euskal Herrian. Burnizko tresnak eta armak agertzen dira eta harrizkoak zein brontzezkoak ordezkatzen dituzte neurri handi batean.
Aztarnategietan ikusten da lur eremu zabalak utzi eta mendietara, gune garaietara joen zirela bizitzera. Badirudi arrazoi nagusia defentsa beharra izan zela. Bizitokiak harresiak izaten dituzte, lurrezkoak edo harrizkoak, eremu osoan edo amildegia ez dagoen aldeetan. Harresiaren aldamenean lubakia ere egiten zuten. Etxeak lauki formakoak izan ohi dira.
Epe honetan nekazaritzak balioa irabazi zuen abeltzaintzaren gainetik. Garai honetan agertu ziren harrespilak eta menhirrak.
Garai klasikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal tribuak erromatarren garaian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikerketa egiteko garaian, bereizi behar dira hizkuntzak eta hiztunak, baita hiztunen jatorri historikoa eta gaur egungo hiztunena ere.
Antzinako Erroma gaur egungo Euskal Herrira iritsi zenean, hainbat ziren eremu horretan bizi ziren herriak[14][15]: baskoiak gutxi gorabehera gaur egungo Nafarroan bizi ziren; barduliarrak Gipuzkoako eremuan, Deba ibaiaren ekialdean; karistiarrak Deba ibaitik Nerbioi ibairaino; gaur egungo Bizkaiko mendebaldean autrigoiak bizi ziren[16]; Araba eta Nafarroako hegoaldean, eta Ebro ibaiaren hegoaldean beroiak bizi ziren; azkenik, akitaniarrak Ipar Euskal Herrian eta iparralderago bizi ziren. Tentagarria izan badaiteke ere, bereizketa horrek ez du zerikusirik euskalkiekin, askoz geroago sortu baitziren[17].
Egile batzuen arabera, leinu horiek guztiak euskaldunak ziren, toponimiak eta onomastikak adierazten duten bezala[18]. Beste ikerketa batzuen arabera, egoera korapilotsuagoa zen: beroiak zeltak ziren, baina ez zeltiberiarrak[19]. Ikerketa batzuen arabera, autrigoiak ere zeltak zirela uste da, haien hiri batzuen -briga amaiera dela eta[20][21], adibidez Deobriga[16]. Karistiarren hiri nagusiak Iruña-Veleia, Suessatio eta Tullica ziren; azken honen eta beste 55 toponimoren etimologia indoeuroparra da, baina ez zelta. Hainbat ibairen izenek ere etimologia bera dute[22]. Barduliarrak zer ziren eztabaidan dago: kantauriar, zelta, zeltiberiar[23] edo baskoien[24] ahaide ziren ez dago argi, baina euren toponimoen izenak indoeuroparrak ziren[16][25], eta Julio Caro Barojaren arabera izena bera ez zen euskalduna[26]. Azken hiru leinu hauek batzen ziren lekuari Trifinium izena jarri zioten, gaur egungo Trebiñu. Bertan gutxi dira euskal jatorriko toponimoak[21]. Talde horiek zeltak baziren, edo hizkuntza zelta baten eragina izan bazuten, ez ziren gaur egungo euskal lurraldeetara K.a. 800. urtea baino lehen iritsi, Hallstatt kulturari lotuta[27][28]. Hau da, herri horien aurretik eremu horretan euskararekin harremana zuen hizkuntza bat hitz egiten zuten biztanleak izatea aukera bat da[29].
Baskoien eta akitaniarren izenetan badago euskarazko oinarria[30], baina ez guztietan: ager vasconum eskualdean, Tafallatik behera, oso urriak dira euskarazko toponimo zaharrak[21]. Akitaniarrekin harremana zuen beste euskal tribu bat iakatarrak ziren, euren hiriburua Jakan zegoen eta Osca (Huesca) eta Ilerda (Lleida) hirietaraino iritsi ziren garai ezberdinetan[31][32].
Bestalde, ez dakigu Antzinako Erromako historialariek giza talde horiek guztiak zehaztasunez deskribatu ote zituzten eta euren hirien izenak eta zuten erlazioa ondo aztertu. Garai erromatar berantiarrean autrigoien lurraldea agertzen da deskribatua, barduliarrak behin, eta karistiarrak inoiz ez gehiago. Horien guztien ordez, baskoiak agertzen dira deskribapenetan, baita Erromatar Inperioaren gainbeheraren ostean ere.[33]
Bagaudak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]III. mendetik aurrera Erromatar Inperioa gaizki zegoen batez ere germaniarren inbasioagatik. Bagaudak III. mendetik V. mendera jauntxo handien eta Erromatar inperioaren aurka altxatu ziren Galia eta Hispaniako probintzia erromatarretako nekazari-taldeak ziren. Latifundisten gehiegikerien eta agintari erromatarrek ezarritako zergak ordaintzearen aurka asaldatu ziren nekazariak, baina ez zuten arrakastarik izan eta altxamendu bakoitzean zapaldu egin zituzten. Baskoien lurraldeetan gertatu ziren bereziki bagauden altxamenduak: Pirinioen bi aldeetako Euskal Herrian urte askotan iraun zuen matxinadak, 269. urtean hasi eta 285ean Diokleziano enperadoreak amaiera eman zion arte.
Bagauden matxinada nagusia V. mendearen lehen partean izan zen, Euskal Herriko lurraldeetan (iparraldean nahiz hegoaldean). V. mendeko hasieran suebo, vandalo eta alanoak inperioan sartu zirenean Erromatar Inperioa gainbehera zetorren, eta haien aurka bisigodoak bidali zituzten erromatarrek. Era berean, egonezin soziala areagotu egin zen; euskaldunak beren askatasunaren alde borrokatu ziren. Asturio jeneral erromatarraren aurka 441ean borrokatu ondoren, 443an Merobaudesen tropa erromatarren aurka galdu zuten bagaudek Aracaelin (ziurrenik, Corellatik gertu zegoen Araciel[34], nahiz eta askotan Uharte-Arakilekin lotu den[35]). Ondoko urteetan militar erromatar (Basilio jenerala) nahiz bisigodoekin (Teodoriko II.aren tropekin) borrokan jarraitu behar izan zuten, 456 arte.[36]
Erdi Aroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Baskoien antolamendu politikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]581ean, Bladastes duke frankoak, Txilperiko I.a erregearen agindupean, baskoien kontrako espedizio bat bidali zuen Baskoniara;[37] Baskonia hori ez da erromatarren garaikoa eremu murritza, euskal herri guztiak biltzen dituen errealitate bat baizik. Aldi berean, Pirinioez hegoaldera, Leovigildo errege bisigodoak erasoei ekin zien baskoien kontra Zadorra inguruan, baita inguru horretako baskoiak garaitu ere, eta Victoriacum sortu, egungo Gasteizen edo gertu.[37] 587an baskoiak aipatzen dira egungo Gersen edo hurbil erasoka, une horretan frankoen mende zena. Une horretatik, baskoi izenez aipatzen diren herri horiek asaldatuta zebiltzan.[37]
Eudon Baskoniako dukea (printzea) zela, omeiatarrak Iruñera heldu ziren Ipar Afrikatik (714 inguru), 711n Roderiko bisigodoa hortxe baskoien kontra borrokan izan ondoren.[38] Karolingiar dinastia frankoen agintari gailendu zenean, Akitania eta Baskoniaren kontra jo zuten, eta baskoiek haien buru Karlomagnori egin zioten aurre Pirinioetan, 778an (Errozabal/Orreaga).[39] Antzeko 824ko batailaren ondorioz, Iruñeko jaurerri independentea sortu zen, Nafarroaren ernamuina, Eneko Enekoitz (Eneko Arista) buruzagi nagusi zuela. Horretarako, Tuterako senide muladiak izan zituzten lagun, Banu Qasi izena hartu zutenak.[40] Banukasitarrekin harremana X. mendean hoztu zen, Kordobak Iruñea arpilatzeraino, gatazka horren ondorioz, 924an.[41].
Hurrengo bi mendeen gehienean, Baskoniako dukerriak eta Iruñeko Erresumak (905etik) dinamika autonomo bat eraman zuten, eta Antso II.a Abarkaren garaian Nafarroak eta Baskoniako dukerriak harremanak estutu zituzten.[42] Antso III.a Nagusiak, "baskoien erregeak", bere hedadura handienera eraman zuen Iruñeko Erresuma 1032tik 1035era.[43] Lurralde euskaldun guztiak biltzen zituen, beste hainbat lurralderekin batera.[43]
1076an, ordea, Iruñeko Erresumak utzi egin zion existitzeari, Antso IV.a Gartzeitzek senideek erail ondoren.[44] Ia urte berean, Donejakue bideko kolonizazioa hasi zen, Clunyko abadiak bultzaturik. Iruñean, arrotz frankoentzako burgu berriak sortu ziren. 1073. urterako, ordu arteko mozarabiar erritu kristaua ere baztertua izaten ari zen Araban, eta Erromako erritu berriak ordezkatu zuen.[45] Lapurdi eta Zuberoa Iruñeko Erresumaren inguruan hazi ziren.
Lehen herrien sorrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erromatar boterearen desagerpenetik ezagun egiten zaizkigun herrien sorrerara arte hainbat mende igaro zirela ematen du, aztarnategi arkeologikoak ikusita, bederen.[46] Araban Iruña-Veleiaren eragina desagertu zen, eta herri gisa biziraun zuen tarte batez; Iruñeak oraindik boterea mantendu zuen, elizaren instituzioak bertan errotu zirelako[47]. Baina eraikin bisigodo batzuk gorabehera[48], Euskal Herriko mendebaldean, bederen, ez dago herri gisa har daitekeenik hasiera batean.
Euskal lurraldeetan hirien sorrera ez da Erromatar esparruko beste hainbat lekutan bezain zaharra. Historiografia klasikoan herrien nukleoak elizaren sorrerari lotuta agertu izan dira, baina ikuspegi hori aldatu da azken urteotan.[46] Araban, VIII. mendean jada hasi zen herrien arteko sarea sortzen,[49] nahiz eta ebidentea izan herrixkak lehenago ere existituko zirela; V. mendean desagertutako erromatar lidertzatik ez zen eratorri lurraldea kontrola zezakeen lidertza berririk VIII. mendean sartu arte.[46] Ebroko ibarraren hegoaldean, kastro eta eliza batzuen inguruan boterea antolatu zen Erdi Aroaren hasieran, baina bere iparraldeko aldean egituratu gabekoa zen lurraldea leku askotan VI. eta VII. mendeetan[46]. Ikuspuntua zalantza jarri du Azkaratek, ondare epigrafikoa kontuan hartuta[47].
Herriguneen saretze honek lur komunalen antolaketa ere ekarriko luke, herri bakoitzaren behar ekonomikoak asetzeko. Elizak, ordea, ez ziren eraikitzen hasi IX. mendearen hasierara arte; Araban ez da ezagutzen elizarik herria baino lehen sortu zena.[46] Antzeko prozesua ikusi da Bizkaian, adibidez Elorrion edo Igorren.[50]
Nafarroako Erresuma nazioarteko jokoan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1104tik 1134ra Alfontso Borrokalaria Iruñea eta Aragoiko erregeak hegoalderako zabalkunde handia hasi zuen, eta Ebro ibaira heldu: 1119an, Tutera andalustarra azpiratu zuen. Errege hori Lapurdi nafarrentzat berreskuratzen ahalegindu zen 1131n, Baionari urtebetez setioa jarriz Gilen X.a Akitaniakoaren kontra, baina ez zuen lortu hura hartzea.[51] 1152an, Baiona eta Lapurdi Plantagenet dinastiaren Gaskoinian sartuta geratu ziren, hiribildu hori merkataritza-hiri garrantzitsu bihurturik.[52] 1134an, Gartzia V.a Ramiritz Berrezarleak Iruñea inguruko jaunen babesa lortu zuen, eta Aragoiko Erresumatik banandu zen, Alfontso Borrokalaria erregeak erresuma oinordetzan ordena erlijiosoei utzi ondoren.
Iruñeak, baina, ez zuen erresuma estatusik, Erromako Elizak erregeoi hori aitortzen ez zien neurrian, haiei dux Navarre deituz ("buruzagia"). Gaztelak, orduan, areagotu egin zituen Nafarroako lurraldea okupatzeko kanpainak (Bureba, Errioxa, etab.). Antso Jakituna erregea Nafarroako (eta inoiz Nafarren) Errege izendatzen hasi zen bere burua, ez Iruñekoa, ordu arte bezala.[53] 1177an Gaztelak eta Nafarroak Londresko laudoa hitzartu zuten.[54] 1194an, Antso Jakitunak lortu zuen Zelestino III.a aita santuak Antso erregetzat ofizialki aitortzea, almohadeekin neutraltasuna haustearen truke (1196ko martxoa), baina 1199-1201ean, Alfontso VIII.ak Nafarroako Erresuma inbaditu zuen, eta euskal erresumak galdu egin zituen Araba, Aitzorrotz (Deba bailara), Gipuzkoa, Donostia, eta Durangaldea, Gaztelaren alde.[55][56]
|
Hurrengo hamarkadetan, gaztelarrek Oriako harana okupatu zuten iparretik hegoaldera. Alfontso VIII.a errege gaztelarrak nafar foruak berretsi zizkien kostaldeko herriei, men egitearen truke. Era horretan, gaztelarrek itsaso eta Gaskoiniarako salgaien aterabide naturalak eskuratu zituzten.[56] Arku Atlantikoko itsas trafikoa sendotzen ari zen, bale ehiza eta salerosketa bereziki, eta Gaztelako erregeak euskal portuetara zihoazen bideak sendotu zituen, hiribilduak sortuz (1256): Segura, Agurain, etab.[58]
1194an, aita hil berritan, Antso VII.a Azkarrak kontrolpean hartu zuen Donibane Garazi, Martin Txipia bertako buru ezarriz; aita santuak gotorlekua Ricardo Lehoi Bihotzi emateko agindu zion bulda batez; hori, baina, ez zen gertatu. Aita santua dux hasi zitzaion deitzen erregeari berriz.[59] Lapurdi zatitu egin zen: Bortuz Haranzko Lurraldeko eskualdeek bat egin zuten 1178tik 1249ra Nafarroako Erresumarekin, baina kostaldeko ingurunea Ingalaterrako Koroaren pean geratu zen, Lapurdi izenaz, behin betiko 1189an. 1234an, Nafarroako errege-erreginen leinuaren azkena izan zen, oinordekorik gabe geratzean, eta kanpoko dinastiak hasi ziren Nafarroan agintzen: Tibalt I.a Trobalaria.[60] Horrek gatazka harrotu zuen euskaldunen eta jatorri arrotzeko burgu eta agintarien artean. Ondorioz, 1276an, Iruñeko Nabarreria suntsitua izan zen.[60]
Foruak, hiribilduen inguruan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herri batzuen eta, bereziki, gotzainen eta jaurerrien inguruan nekazari ez ziren lehen herritarrak Erdi Aroaren erdialdean biltzen hasi ziren. Hasiera batean herriz herri ibiltzen ziren merkatariak, baina gerora artisauak eta bestelako ofizio liberalak zituztenek burguak edo auzoak sortzen hasi ziren harresien kanpoaldean[62].
XI-XIV. mendeetan Donejakue bideari lotuta merkataritza bideak irekitzen dira berriro ere, eta Iruñea, Auritz, Lizarra edo Zangozan, lehenago Jakan bezala, errege nafarrek eta, gero, besteek frankoen auzoak sortu zituzten. Euskal Herrikoek, oro har, jite bereko foruen familia osatzen dute. Burguek beren foru propioa zuten, eta bertan bizi diren burgesek nekazariek ez zituzten eskubide batzuk lortu zituzten. Denborarekin, azokak ere sortzen hasten dira, harresien kanpoaldean. Pixkanaka Nafarroako zein Gaztelako erregeek foru horiek hedatzen hasten dira, nekazariei ere eraginez, eta hirien inguruan ekonomia dinamikoagoa sortzen da, kasu batzuetan artisautzari dedikatutako auzo eta kaleekin[62]. Iruñeko burguen sorrera eta garapena mugimendu honen adibide ona dira[63], baina Lizarra eta Garesen ere sortu ziren bertako biztanleen Nabarreriak eta foru berria zuten frankoen auzoak[64].
|
Artikulu edo atal hau ez dator bat formatu hitzarmenekin. |
Foruen ezaugarriak:
- Lurralde administrazioa, bertako erakundeekin.
- Gaztelako errege-erreginei ez zitzaien zergarik ordaindu behar.
- Soldadutza egitetik libratzen ziren.
- Kaparetasun unibertsala, hau da; denak ziren hidalgoak.
- Zergarik gabeko merkataritza eremu bat sortzea.
- Maiorazkoa ezartzea, hau da, oinordetza guztia seme-alaba nagusiari uztea.
- Salgaien eta arrantzaren zergak ezartzea.
Foruek autogobernua eman zieten Euskal Herriko mendebaldeko hiru probintziei, eta Gaztelako errege-erreginak onartu behar zituzten trukean.
Bizkaian foru zaharrak 1452. urtean onartu ziren eta foru berriak 1526an. Araban Aiarako forua ezarri zen 1373an eta Gipuzkoan 1696an argitaratu zen Gipuzkoako forua.
- Ordenantzak: herrietako agintariek ematen zituzten gizarte eta ekonomia arauak. Ordenantza horiei esker hiru probintziek lege eta zuzenbide esparru berezia izan zuten.
- Tokiko erakundeak: administrazio eginkizunetarako sortutako erakundeak.
- Korrejidorea: errege-erreginen ordezkaria, probintziak berak aukeratua. Justizia administratzen ahal zuen, eta administrazio gaietan parte hartu ere.
- Batzar Nagusiak: probintzietako batzarrak ziren, eta botere legegilea eta betearazlea zuten, bai eta justizia administratzeko boterea ere. Batzarkideak elkartzen ziren zergak ezartzeko, administraritza gobernatzeko, eta abarretarako. Batzarkide izateko baldintza ziren gizonezkoa izatea, jabetzak izatea eta gaztelaniaz hitz egiten eta irakurtzen jakitea. Batzarkide kopurua ez zen berdina probintzia guztietan; gehiago ziren landa ingurukoak.
- Ermandadeak: herriek edo merkatariek sortutako elkarte edo erakundeak ziren, etsaiei aurre egiteko eta bertako kideen interesak babesteko. Lehen ermandadetako bat 1296.urtean sortu zen, Kantauriko ermandadea. Ermandadeek beren karguak zituzten, legeak ezartzen zituzten eta politika eta ekonomia arloetan esku hartzen zuen. Ermandade garrantzitsu batzuk: Getariako Ermandadea (1375), Gipuzkoako Ermandadea (1397) eta Arabako Ermandadea (1463).
Hiribilduak XII. mendetik aurrera sortzen hasi ziren, faktore batzuei esker: ekonomiaren susperraldia, barne eta kanpo merkataritzaren bizkortzea eta Done Jakue bidea indartzea.
Errege-erreginek fundatzen zituzten hiribilduak hiri gutunaren bidez, hau da, komunitate bati herri bat sortzeko baimena ematen zion dokumentu baten bidez. Dokumentu horretan honako hauek zehazten ziren:
- Eskubide eta betebeharrak.
- Mugak.
- Eskumenak.
- Jabetzak.
- Zergak.
- Pribilegioak.
Hiribilduak sortzeko hiru helburu nagusi zeuden:
- Arrazoi estrategiko edo militarrak: Hiriak etsaiengandik babesteko edo mugak ezartzeko. Adibidez: Gasteiz (1181).
- Arrazoi ekonomikoak: Merkataritza errazteko. Adibidez: Gesaltza Añana (1140).
- Arrazoi demografikoak: Biztanleei babesa emateko. Adibidez: Elgoibar (1346).
XII-XIV. mendeen bitartean 69 hiribildu sortu ziren euskal lurraldean.
- Araba: XIII.mendean eta ia gaur egungo egitura zuen.
- Bizkaia: XIV. Mendean Bizkaiko lurraldea asko zabaldu eta hedatu zen.
- Gipuzkoa: XIIV. mendea arte Gipuzkoa haranetan banaturik zegoen.
Bandoen gerrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jauntxo askok Al-Andaluseko gerretan parte hartu zuten eta, Euskal Herrira itzulita, bandoen arteko gerra piztu zen, bi taldetan: agaramontarrak eta beaumontarrak Nafarroan, eta oinaztarrak eta ganboatarrak Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Lapurdin. Kondairaren arabera prozesio batean egon zen liskarrak sortu zuen bi bandoen sorrera. Antza alde batekoek kandelak lepoan (ganboan) eraman nahi zuten eta besteek behean (oinean). Lehenengoaren defendatzaileak Uribarrikoak ziren eta bigarrenak, berriz, Muruakoak ziren.[65]
Aldiz, benetan beste gai batzuk ziren tartean. Ganboatarrak normalean ekonomia berriarekin lotu dira, hiribildu eta merkataritzarekin. Oinaztarrak, berriz, nekazaritza eta abeltzaintzarekin, eta beraz Lur Edegiarekin. Era berean Ganboatarrek Debabarrena eta Debagoienan eraikitako hiribilduen aurka zeuden gipuzkoar nekazariek ere oinaztarren bandoa osatu zuten, bailaraz bailara batekin edo bestearekin lerrokatuz.[65] Gatazka horietatik, Gaztelako monarkak atera ziren sendotuta.[52]
1476an, Elisabet I.a eta Fernando Trastamarakoa errege-erreginak hitzarmen batera heldu ziren Gaztelaren peko euskaldunekin. Bitartean, errege horrek Nafarroako Erresuma de facto Gaztelaren protektoratu bihurtu zuen Tuterako Hitzarmenaz (1476an bertan),[66] eta hura erabat kontrolatzeko taktika politiko-militarrei ekin zien, Nafarroan beaumontarrak lagun hartuta.[67] 1454an, berriz, Baiona Frantziako Koroaren eskuetan erori zen, baina Biarnok bere burujabetza berretsi zuen 1479an, Foix-Labrit etxeak uztartuz eta Nafarroako tronua eskuratuz.
Aro modernoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nafarroako Erresumaren konkistatik Ameriketara
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Errege Katolikoen interbentzioaz, bandoen gerra amaitu zen, eta jauntxoen dorretxeen goiko aldeak moztu zituzten. 1512an, berriz, Fernando Trastamarakoak (Katolikoak) Nafarroako Erresuma inbaditzeko agindu zuen azkenean.[68] Kontraerasoak eta erresistentzia izan baziren ere (Noaingo gudua, Amaiurko setioa), Gaztela-Espainia garaile atera zen 1528 arte luzatu zen gerra ia etengabean. Cisnerosek erresumako gaztelu dorreak eraisteko agindu zuen (1516).[69] Erresumaren konkistari errepresio gogor batek jarraitu zion:[67] Nafarroako lehen "sorgin ehizak" hasi ziren (1525), Bortuetan ekonomia, kultura eta gizarte hesi zorrotz bat ezartzearekin batera.[70] Urte horietan, Karlos V.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoaren aurkako altxamendua izan zen Gaztelan, Gaztelako Komunitateen Gerra izena hartu duena[71]. Gerra horrek eragina izan zuen ere Euskal Herrian, Aguraingo kondearen altxamenduarekin[72] edo 1521ko Gipuzkoako matxinadarekin, nahiz eta azken hau burujabetzari ere lotua izan[73].
Henrike II.a nafar errege-erreginen premuak Pirinioez iparraldeko Nafarroako Erresuma independenteari eman zion hasiera, Bearnoko printzerriari lotua, Erromaren dogmei eta politikei aurkajarria, erreformista, baina ez zion utzi Nafarroa bateratzeko asmoei.[74] Joana Labritekoa erreginak, bertako hizkuntzen zaleak, Testamentu berria euskaratzeko agindu zuen, Joanes Leizarragak 1571n egin zuena. Nafarroa Garaiak ez zituen galdu bere ordu arteko erakundeak. Hala Nafarroa Garaian, nola Araba, Bizkai eta Gipuzkoan aldundiak (diputazioak) sortu ziren.
Gaztelako errege-erreginek eta, gero, Karlos V.a enperadoreak diruz lagundu zituzten hasieran Bidasoaz mendebaldeko euskal ontziolak. Burdinolen aurrerabide teknologikoak itsasontzigintza hauspotu zuen, eta euskaldunek Ternuan baseak ezarri zituzten, bale ehiza eta bakailao arrantzaren epelean.[75] Ternuara arrantzan egindako joan-etorrietan garatutako teknologiaz eta eskarmentuaz, euskaldunak itsasoan trebeenak bilakatu ziren, ontzi handienak zituzten, eta sainaren hornitzaile bakarrak ziren (lumera), garai hartako erregai preziatuena.[76] XIII. eta XIV. mendeetan, foruekin batera, maiorazkoa sartu zen Euskal Herrian, hau da, oinordetza seme nagusienari ematea.[erreferentzia behar]
XVI. mendean, berriz, elikagaien falta zela eta, bigarren semeak Ameriketarako espedizioetan ontziratu ziren. Izan ere, euskaldun asko Karlos V.aren Ameriketako inperio berrira erbesteratzen hasi ziren bizitza hobe baten bila. Lehen garai honetan, Gaztelako Koroaren banderapean zenbait pertsonaia ezagun heldu ziren Ameriketara: Lope Agirre, Petri Urtsua, Juan Garai, Juan Zumarraga, Domingo Martinez de Irala, etab. Fortuna hobearen bila joandako euskaldunek artoa ekarri zuten, eta iraultza bat eragin: erein gabeko lurrak landuz, demografia hazi egin zen. Era horretan, baserrien eraikuntzak ugaldu egin ziren.[75] XVI. mendeko itsasoko irabazien epelean, Pizkunde artistikoa oparo indartu zen; hori eraikuntzan, eskulturan eta pinturan nabaritu zen.
Jazarpenaren itzalean, itsasoari begira
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aldiz, Ameriketarako kontratazio etxea Sevilla eta Cadizera aldatzeak eta erregeen gerrarako deiek bertan behera uzten zituzten arrantza kanpainak, eta itsasontziak konfiskatzen. Euskal ontzidiaren bahimendu handiena Itsas Armada Garaiezinerako izan zen (1588); kinka batean jarri zuten euskal itsas jarduera Bidasoaz mendebaldera; koroak, gainera, zerga berriak ezarri zituen.[77] Krisi horren azkenean, 1639an, Gaztelako Koroaren peko euskal arrantzontziek eta eskifaiek armadan eta gerran ez parte hartzeko aukera lortu zuten, baina hori XVIII. mende hasieran amaitu zen.[78]
Lehia handia zen euskal portuen artean, Baiona, Donostia eta Bilbo bereziki, Gaztela eta Nafarroako (eta gutxiago Aragoiko) artile eta beste ondasun batzuen trafikoa itsasoratzeko. Donostiako Udalak bere diru kutxa hutsak betetzeko, zerga berriak ezarri zizkien porturatutako salgaiei. Aldi berean, kanalizazio bidez, Aturri ibaia Baionatik itsasoratu zen XVI. mendearen hondarrean eta, ondorioz, Nafarroako merkataritzaren trafiko nagusia Baionara bideratu zen.[79] Bale ehizaren epelean, Lapurdik oparoaldia bizi zuen, Ternuako lapurtarren arrantza bere gorenera heldu zen. Hori idazlanen argitalpenean islatu zen, euskaraz Gero idatziz eta argitaratuz adibidez, Axularrek idatzia.
Henrike IV.ak (Nafarroako III.ak), Bordeleko Parlamentuaren bidez, Pierre de Lancre epailea bidali zuen "sorgin ehizara" 1609an; jazarpenaren izua Zugarramurdi eta Baztanera zabaldu zen, kasu horretan Espainiar Inkisizioaren eskutik. Bitartean, Joana Labritekoa erreginaren Nafarroa kultura eta politika dinamismo handiko estatu bihurtu zen, bi erresuma handiren arteko kolokan; izan ere, Frantziako eta Gaztelako Koroek beren zentralizazio ahaleginak areagotu zituzten, foruen kontra talka eginez. 1608an, Nafarroako Foru berria idatzi zen, eta 1611n argitaratu. Bertan, nabarmen geratu zen frantses joera absolutistaren isuria, jatorriz zuen kontratu izaera galduz.[42]
1620 Nafarroako Erresuma-Biarnoren azkena izan zen, Luis XII.a errege frantsesak, armada baten buruan, Pauen Nafarroa Frantziako lurraldeei lotzeko agindu zuenean.[80] 1631tik 1634ra, berriz, Gatzaren Matxinada piztu zen Bizkaian, espekulazioaren kontra, eta berdin 1641ean Baionan, gatzaren gaineko zergaren (gabela delakoaren) kontra. Koroak begiz jota baitzituen herri lurrak, jauntxoen artean banatu zituen, zerga bidez bere aberastasun eta gerretarako diru gehiago atera nahian. 1659an, Matalaz horren kontra altxa zen Zuberoan. Gaskoiniatik bidalitako errege espedizio batek, berriz, zapaldu egin zuen matxinada eta, urte horretan bertan, Frantziako eta Gaztelako Koroak Pirinioetako Hitzarmena sinatu zuten, Nafarroaren inguruko auzia itxiz.
XVIII. mendea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XVIII. mendean, XVII. mende bigarren erdialdetik aurrera politikan eta ekonomian sendotutako joerak nagusitu ziren. Erresumen zentralizazio, uniformizazio eta merkantilismoa eta, ondorioz, bertako lege eta erakundeak indargabetu edo ahultzen zituzten neurriak ezarri ziren. Hego Euskal Herrian, Filipe Anjoukoaren etorrerak ekarri zuen aldaketa hori, Luis XIV.aren biloba eta aholkupekoa;[81] Ipar Euskal Herrian, berriz, lehenago sentitu zuten Borboi erregeen eragina. Pirinioez bi aldeetako merkataritzaren isuria handia zen, baita itsas merkataritza eta arrantza ere. Hego Euskal Herriko aldundiek onuragarritzat jo zuten Filipe Anjoukoa Gaztelako Koroako errege bihurtzea, eta babestu egin zuten (1702-1704), era horretan Frantziako Erresumaren eta Gaztelako Koroen arteko bakea (eta beren merkataritza eta arrantza) bermatuko zutelakoan. Nafarrek, gainera, beren auzi dinastikoa konpontzeko bidea ikusten zuten, errege berria Henrike III.a Nafarroakoaren (eta, aldi berean, Henrike II.aren) ondorengoa baitzen. Filipe Anjoukoa 1700eko abenduaren 12an aldarrikatu zuten errege Iruñean, foruak bertatik bertara zin egin ondoren.[81]
Hala ere, Giulio Alberoni ministro buruak xaxatuta, Filipe V.a Hego Euskal Herriko aduanak Ebrotik itsasora eta Pirinioetara eramaten saiatu zen (1717); hori, baina, ez zen euskal herritar askoren gustukoa izan, eta matxinada piztu zen Bizkaian eta Gipuzkoaren zati batean. Luze gabe, baina, frantses armada batek okupatu zituen Gipuzkoa, Bizkaia eta Araba. Aduanek, azkenean, Ebrora egin zuten atzera 1722ko abenduan, baina Gaztelako (Espainiako) errege absolutistak bere asmo merkantilista hezurmamitzeko aukera ikusi zuen Bizkaiko eta Gipuzkoako Aldundiekin Madrilen negoziatu ondoren, 1728an Caracasko Gipuzkoar Konpainia sortuz.[82] Kakaoak eta hainbat produktu kolonialek ez zuten aduanarik ordainduko Gaztelara bidean. Aldi berean, euskal arrantzaleak galduz joan ziren Ternuan eta Labradorren mendetan irabazitako eskubideak, batez ere Ingalaterraren onuran. Versaillesko Itunerako (1783), bukatua zen Kanadako kostaldeko uretako balea eta bakailao arrantza.[83]
Euskaldunek Hegoaldeko eta Erdialdeko Ameriketara bideratu zuten beren ekimena. Jesusen Lagundiak indar handia hartu zuen,[oh 1] eta hura Ameriketara hedatu zen euskal itsasontzi azpiegitura baliatuz, Paraguai, Brasil eta Argentinako misioetara, adibidez. 1749an, altxamendu bat izan zen Venezuelan Konpainiako euskaldunen kontra. Euskaldunak garaile atera ziren Espainiako erregea lagun hartuta, baina berehala errege horrek euskal Konpainiaren botere politikoa ahuldu zuen, egoitza nagusia Donostiatik Madrilera eramanez, besteak beste. Aldundien eta Madrilgo errege gorteko ministroen arteko tentsioa areagotzen joan zen. Nafarroa Behereko eta Zuberoko biltzarrek (Estatu Nagusiak eta Zinbideta) eskumen garrantzitsuak galdu zituzten 1733an eta 1743an, hurrenez hurren.[oh 2] Lapurdik eutsi egin zion lurralde franko izateari, autonomia handiaz, Lapurtarren Biltzarraren gidaritzapean.
Ilustrazioa indar handiz sartu zen Uztaritzetik Donostiara eta Hego Euskal Herri osora. 1760ko hamarkadan goseteak izan ziren,[84] baina Ilustrazioak neurri liberalizatzaileak hartu zituen gariaren inguruan,[85] gosetea handitu zuena. Madrilgo Esquilacheren aurkako matxinada gertatzean, tokiko jauntxoen boterearen eta gosetearen aurkako 1766ko matxinada piztu zen Gipuzkoan.[86][oh 3] Jauntxo eta ilustratuek Euskalerriaren Adiskideen Elkartea sortu zuten Caracasko Gipuzkoar Konpainiak ekarritako aberastasunaren epelean (1765), baita Bergarako Mintegia ere; horretarako, 1766ko matxinadaren harira kanporatutako Jesusen Lagundiaren azpiegitura baliatu zuten.[87][88] Ekonomia, zientzia eta kultura jasoaren garapena sustatu zuten, eta Bergara zentro intelektual bilakatu.[89] Hala ere, Espainiako koroak susmoz ikusten zuen euskaldunen boterea. Karlos III.ak merkatua liberalizatzeko ediktua eman zuen 1778an, euskal lurraldeen kaltetan interpretatua. Aurrerantzean, Probintzia Salbuetsiak atzerritartzat hartuak izan ziren Ameriketako portuetan, zergapetuak. Espainiako Koroak Ebroko aduanak kentzeko presioa areagotu zuen. Aldi berean, euskara, erresuma horretako beste hizkuntzak bezala, baztertua izan zen giro formal eta idatzietatik Karlos III.a Borboik gaztelania "Inperioko hizkuntza nazional" izendatu zuenean (1766, 1768).[90]
Ilustrazioaren ideien lorratzean, baina, Frantziako Iraultzak eztanda egin zuen (1789). Horrek errotik aldatu zuen ordu arteko politika, ekonomia eta gizartearen egoera. Nafar, lapurtar eta zuberotarren protestak protesta, Pirinioez iparraldeko euskal herritarrek osoki galdu zituzten beren lege eta instituzioak, eta departamendu bat jaso zuten trukean, bearnesen gehiengo batekin partekatua. Konbentzioko Gerran (1793), izuz, deportazioz eta zapalkuntza gogor batez ordaindu zuten lapurtarrek Frantses Errepublikaren neurrien kontra agertu izana.[91][92][oh 4] Erregimen berriaren biktima eta disidente askok erbestera jo zuten.[93] Agintari berrien asmo estua eta baztertzailea agerian geratu zen aldundiko agintariek Gipuzkoaren independentzia aldarrikatu zutenean: Pinet eta Cavaignac mandatari iraultzaileek gogor egin zieten, eta atxilotu. Godoy Espainiako ministro berriak pozez ikusi zuen frantses iraultzaileen jokaera hori.
Aro Garaikidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iberiar Penintsulako Gerraren itzalean
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XIX. mendea Napoleon Bonapartek Frantzian botere osoa hartzearekin batera hasi zen. Euskal Herria estutasun batean zen merkataritzaren lehentasunei buruz: burges eta merkatari asko Espainiako merkatu bateratua defendatzera lerratu ziren. Euskal Herria kinka batean zen aduanak kostaldera eta Pirinioetara eramatearen gaiaren gainean: posizioak zatituta zeuden, eta foruak arriskuan ikusten ziren. Dominique Joseph Garat euskal estatu autonomo bat osatzeko proposamena egin zion Bonaparteri, baina ez zuen aurrera egin.[94] Manuel Godoy espainiar ministro burua Madrilen eskumeneko portu bat egiten saiatu zen Bilbon, eta bizkaitarrak zerbitzu militarrera behartzen. Horren kontra, baina, Zamakolada deitutako matxinada lehertu zen (1804). 1808an, frantses armada Hego Euskal Herrira sartu zen, eta Baionako Espainiar Konstituzioa onartu zen. Bizkaia eta Nafarroa Garaia Frantziari atxikitako barruti erdi-autonomoak bihurtu ziren.
1810etik aurrera, baina, Hego Euskal Herrian, gerrilla estiloko talde armatuak muntatu ziren Bonaparteren armadaren kontra. Nafarroan, antolamendu berriak talka egiten zuen Nafarroako Erresumaren funtzionamenduarekin. 1813ko ekainean, Wellington jeneral britaniarraren tropak Arabara heldu ziren, eta frantsesak garaituak izan ziren entzute handiko Gasteizko guduan, Alaba jeneralaren partaidetzaz. Wellingtonen fortunako soldaduen armada, Indian zaildua, Donostiara eta Iruñera aurreratu zen urte horretako uztailean. Donostia setiatu eta 1813ko abuztuaren 31n, Donostiari azken erasoa egin zioten Bretxatik. Hurrena, herritarren kontra oldartu ziren, baita heriotza zabaldu ere, eta hiria suz eta garrez suntsitu, zazpi egunez. Wellingtonen tropek Baionan amaitu zuten beren kanpaina.
Bonapartek gerra galdu berritan, Pirinioez hegoaldeko euskal lurraldeetan, askok Fernando VIl.a erregearen agintaldiaren hasiera txalotu zuten, tradizionalista, ohiko maneren zalea, foruak ere tartean, esatez bederen. Aldi berean, baina, aurkari erreformatzaileen jazarpen gogorra ezarri zuen, Inkisizioa biziberritu, eta neurri zentralizatzaile berriak ekarri. Ipar Euskal Herrian, 1814an berrezarri zen erregetza ere, baina lehengo tokiko euskal erakundeak ez ziren jada itzuli. Bestalde, Trafalgargo guduak eta Amerikako kolonien independentziek oso kaltetuta utzi zituzten euskal itsas merkataritza eta ontzidia, eta François Cabarrus baionesaren bitartez sortutako Filipinetako Konpainiak beheraldia hasi zuen. Diputazioen diru kutxak hutsik zeuden eta, gerra giroaren erdian, Euskal Herriko burdinolek betiko utzi zioten lehiakor izateari, Ingalaterrako eta ipar Europako burdingintzaren berrikuntza teknologikoei aurre egin ezinik, artean gutxi batzuek Bigarren Karlistaldi oste arte lanean jarraitu zuten arren.
Burdinolentzako ikatz salerosketaren epelean, burgesia berri bat kapitala metatzen hasi zen (Ybarra, Mier y Compañía, ikatzaren eta burdin produktuen gaineko monopolioaz). Nafarroan, Bankan kobre galdategiak eta, gero, burdinolak utzi egin zion funtzionatzeari,[95] baina Orbaizetako arma fabrikak indarrean jarraitu zuen 1869 arte.[96] 1820an, liberalak gailendu ziren Espainian, eta Hirurteko Liberala ezarri, aldi batez Hego Euskal Herria Espainiako beste lurraldeekin probintziatan berdindu zuena. Hala ere, 1823an, San Luisen Ehun Mila Semeen espedizio erreakzionarioa Euskal Herritik igaro zen Fernando VII.a Borboikoa Espainiako koroan berrezartzeko.
Karlistaldien aroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1823an Fernando VII.a Espainiako tronura itzuli zenean, Hegoaldeko euskal herritar askok, oro har, harrera beroa eman zioten, erakunde tradizionalak eta foruak berrezarriko zituelakoan. Garai honetan, euskal erakundeek beren burujabetza baieztatzeko ahaleginak egin zituzten; Nafarroan, Erresumako Gorteak deitu eta bildu ziren 1829an, azkeneko aldiz. Gernikan, berriz, Arbolaren inguruan, Batzar Nagusien eraikina eta beirate dotoreak eraiki ziren (1828). Araba, Bizkai eta Gipuzkoako aldundiak Konferentziak direlako bilkuretan hasi ziren elkartzen 1800dik aurrera "Irurac bat" goiburupean, aro berrian elkarren interesak defendatzeko. Hirietan, baina, elite liberalen belaunaldi berri batek, Espainiari oso atxikiak, Ebroko aduanen amaiera aldarrikatzen zuen. Aldiz, oligarkia hori postu politikoetatik kanpora geratu zen Fernando VII.a erregearen absolutismoaren garaian. Aldiz, 1828ko errege horren bisiten ondoren, liberalak eta espainiar konstituziozaleak bizitza politiko eta publikoan sartzen hasi ziren berriz.
Karlistaldiak edo Karlista Gerrak XIX. mendean Espainian gertatutako guda zibilak izan ziren, eta Euskal Herria izan zuten erdigune, herritar gehienek Karlos erregegaiaren alde egin baitzuten, eta karlistak boluntarioak izan ziren. Kontrako aldean izan zituzten hirietako goi burgesia eta hainbat herritar, eta batez ere Espainiako armada profesionala. Ordurako, XVIII. mende bukaera eta XIX. mende hasieran Euskal Herrian izan ziren espedizio militarren hertsapenetatik babesteko, herritar ugarik mendira jo zuten, eta armaturik zeuden. Euskal Herrian bi karlistaldi izan ziren: 1833-1839 eta 1872-1876, hurrenez hurren. Lehen eta Bigarren Karlistaldietan, gerra Espainiako gobernuaren armadaren espedizio handi bat bidaliz eta Hego Euskal Herriaren okupazio militarraz amaitu zen. Bi gerretan ere, ondorioz, Euskal Herriko lurralde horiek beren gobernu erakunde eta legeak galdu zituzten zati batean edo ia osorik.
Fernando VII.a hil zenean, haren anaia Karlos Maria Isidrok errege horren ondorengo nahi zuen. Euskal testuinguruan, foruen alde agertzeagatik jaso zuen babesa. Kontrako aldean, Fernandoren alaba Elisabet II.a adingabea zuen (erreginaorde Maria Kristina zuela), Baldomero Espartero jeneralak babesturik. Elisabet II.a Madrilen erregina koroatu eta ia berehala, 1833ko urrian, Javier Burgosen Espainiaren banaketa administratiboa erabaki zen, Hego Euskal Herriko gobernu erakundeen eta legeen gainetik. Nafarroan probintziako diputazioa sortu zen (1836), eta Espainiako Gobernua udalak zuzenean izendatzen hasi zen.
Karlistak herritar xume gehienak ziren, baita behe mailako apaizteria eta nekazal lurjabe txikiak ere. Balio katolikoen babesa karlisten ikur bihurtu zen, ordu arteko erakunde eta tradizioen adierazle. Isabeldar edo kristinoak, monarkiako legeak bateratu eta zentralizatzearen alde zeuden. Honako hauek ziren: burgesiako eta espainiar armadako kideak, funtzionarioak, goi mailako nobleak eta hiriburuetako herritarren zati handi bat. Hego Euskal Herrian, XIX. mendean, foruak galdu ahala, herri lur eta esplotazioak saldu ziren eta, ondorioz, lurjabeei eta burges aberatsei onura ekarri zien. Estatuarentzako funtsak eskuratzeko, Álvarez Mendizabalen desamortizazioa ezarri zen (1837), eta ondorio berdinak izan zituen.
Lehen Karlistaldia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1833ko udazkenetik, Tomas Zumalakarregik mendira jo zuen beste boluntario batzuekin batera erregimen berriaren kontra, eta Ameskoan indartsu egiten joan ziren, armaz gaizki horniturik. Berehala, ordea, milaka ziren. Gerra honetan hainbat fase egon ziren eta lehenengo fasea 1833 eta 1835 urteen bitartean gertatu zen. Fase honetan Tomas Zumalakarregi zen protagonista. Zumalakarregik karlista gudaroste erregularra osatu eta zuzendu zuen. Karlistek gerrillen taktika erabili zuten eta ondorioz liberalek landa inguruetan arreta jarri behar zuten. Hiriburuak liberalen kontrolpean zeuden, eta liberalek Erresuma Batuko eta Frantziako armaden zuzeneko laguntza izan zuten.
Bigarren fasean, 1835 eta 1837 bitartean, Zumalakarregi hil zenetik (Bilboko setioaren ostean) karlistak ahuldurik eta buruzagitza karismatikorik gabe geratu ziren. 1838an, Euskal Herriko karlistak Madrilgo atariraino heldu ziren, baina porrot egin zuten. Lutxanako Gudua itzulpuntu garrantzitsua izan zen, eta Espainiako gobernuaren armada sendoturik atera zen, finantza baliabide gehiago eskuratuz. 1839an Bergarako Besarkada izan zen, Espartero eta Maroto jeneralen artean, Oñatin sinatua eta karlista askok traiziotzat hartua. Horrek amaiera eman zion gerrari Hego Euskal Herrian. Karlosek (eta Iparragirrek) eta milaka herritar armatuk muga gurutzatu zuten Beratik eta Donibane Garazira. Ondorioz, Foruak Berresteko Legea onartu zen Espainiako kongresuan, 1839ko urrian: Hego Euskal Herria Espainiako Konstituzioari lotuta geratu zen legez.
Gerrartea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nafarroa Garaia Espainiako gobernuaren armadak okupaturik zela, Erresumako Aldundia desegin ondoren, Nafarroa probintziako aldundiaren batzorde bat, bertako buru Jose Yanguas zuela, Nafarroako Erresuma desegitea negoziatu zuen Madrilen, nafar gehienen suminerako: Foruak Eraberritzeko Legea (1841eko abuztuaren 16an). Nafarroa Espainiako probintzia arruntekin parekatu zen, salbu eta puntu batean (25.a): kupoa eta administrazioko berezitasun batzuk. Luze gabe, Espartero jeneralak espedizio militar bat zuzendu zuen Baskongada Probintzietara 1841eko urrian, Gasteiz okupatu, eta agindu zuen aduanak Ebrotik kostalde eta Pirinioetara lekualdatzea eta lehen instantziako auzitegiak ezartzea: foruak bertan behera utzi. Aldundi nagusiek, baina, uko egin zioten desegiteari, eta erresistentzia pasibo bati ekin zioten.
Bitartean, burdinolen azken gainbeheran, haien zorrei esker eta gerra garaiko oinarrizko lehengaien espekulazioaz, goi burgesia inbertsiogile industrial bat sortu zen Bilboko itsasadarrean, dagoeneko Espainiako barne merkatuari begira zebilena, adibidez, Ybarra, Mier y Cía. Santa Ana de Bolueta fabrika sortu zen herri horretan burdindegi zahar baten gainean,[97] Euskal Herriko lehen instalazio industrial kapitalista. Ybarratarrek Nuestra Señora del Carmen fabrika sortu zuten Guriezon lehendabizi (1846), eta Barakaldora lekualdatu gero (1854).[98] Gipuzkoan, Brunet familia, Donostian eta Orian finkatua, industrializazioaren bultza-indar nagusi bilakatu ziren, ehungintza eta papergintza sustatuz, besteak beste.[99] Euskal Herri mendebaldeko liberalak foruen aldeko posizioak agertzen hasi ziren, hala nola Pedro Egaña, Pedro Novia Salcedo, Estanislao Urkixo, etab.
|
1844ko maiatzean, Espainian Ramon Maria Narvaez kontserbadore moderatua gobernura heldu zenean, foruetako ezaugarri batzuk berrezarri ziren Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, hala nola zergen zein zerbitzu militarraren salbuespena eta bertako erakundeen jarraipena Aldiz, betiko galdu zen bertako legeen eta erakundeen subiranotasuna. Gerrarteko aro honi neoforala deitu zaio. Pirinioetan muga ezarri ahala, moztu egin zen Nafarroa eta Baiona arteko merkataritza bide tradizionala. Kontrabandoa nabarmen hazi zen. Euskal herritarrek milaka hartu zuten erbesterako bidea. Gainera, Ipar Euskal Herrian, Frantziako bazter batean zokoraturik eta berezko ekimenik gabe, jarduera ekonomikoak behea jo zuen. Balantze demografiko negatiboa zuen. Aitzitik, burdinbideaz eliteko frantses turismoa hedatu zen, bereziki kostaldean. Aldi berean, Anton Abadiaren ekimenez, Lore Jokoak sortu ziren Urruñan (1851). Bitartean estutu egin ziren Hego Euskal Herriko aldundien arteko loturak, Laurak Bat deituak, eta Iparragirreren Gernikako Arbola (1853) ezagun egiten hasi zen. Hego Euskal Herrian (Espainia osoan) nahitaezko gaztelaniazko eskola ezarri zen haurrentzat (Moyano Legea, 1857).
Aldiz, Bilbon, Espainiako lege berrien epelean, inbertsio banku bat sortu zen, Banco de Bilbao, Gabriel Ybarrak sustatua, besteak beste (1857), Frantziako Credit Mobilierren irudira; izan ere, burdinbidea zabaltzen ari zen: 1854an, Midiko Konpainia Baionara heldu zen Bordeletik eraikia, eta 1864an Bidasoaren bokalera. Norteko Konpainiak 1864an amaitu zuen Miranda Ebro eta Irun arteko ibilbide osoa. Altsasu eta Goierri langile italiar eta frantsesez jendeztatu zen.1854tik aurrera, Maria Eugenia Montijokoaren udako turismo gune bihurtu zen Biarritz eta, aldi berean, Donostia Elisabet II.a erreginaren turismo destinoa, osasun bainuek erakarrita. Burdinbideak gizarte eta kultura aldaketa garrantzitsuak ekarri zituen, inmigrazioa, besteak beste. Kintetatik salbu geratuagatik, arabar, bizkaitar eta gipuzkoarrek tertzioak bidali zituzten Marokoko Gerra (1859-1860), kanpaina bat aipatzearren.
Bigarren Karlistaldia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1868an, Elisabet II.a erregina erbestera irten zen Donostiatik, eta desegonkortasun aldi bat hasi zen. Puri-purian zen Euskal Herriko foruen gaineko eztabaida. 1870ean, Amadeo I. Savoiakoa Espainiako tronura heldu zen eta Karlos Maria Borboik errege izateko eskubidea aldarrikatu zuen 1872an. 1872an matxinada berpiztu egin zen, eta Orokietako Gudua izan zen maiatzaren 4an, Espainiako gobernuaren armadak irabazia. Gudu horren ondoren, Zornotzako Ituna sinatu zen maiatzean, baina ez zituen gogobete ez karlistak (tartean zela Santa Kruz apaiza), ez Espainiako Gorteak ere. Bada, 1873ko urtarril arte karlistek gerrilla taktikez erasoa jo zuten Hego Euskal Herriko hainbat puntutan: burdinbideak moztu, telegrafoak bertan behera utzi...
Espainian I. Errepublika aldarrikatu zen hurrengo hilabetean, eta pixka bat geroago, 1873ko abuztuan, karlistek beren hiriburu bihurtu zuten Lizarra. 1873ko abenduan, Jurramendiko Gudua izan zen, karlistek irabazia. Hego Euskal Herrian estatu karlista bat osatu zen, salbu eta hiriburuak, Espainiako armadaren eta burgesiaren gotorleku. Bertako posta zerbitzua eta txanponak sartu zituzten indarrean, ministerioak sortu, baita kode penala eta abar ere. Espainiako I. Errepublika kinka larrian zen. Ordurako, karlistek 24.000 boluntariotik gora zituzten Hego Euskal Herrian.
1874ko otsailaren 21ean, karlistek setioa jarri zioten Bilbori. Hala ere, Francisco Serrano jeneralak 27,000 gerlari bildu eta erasoa jo zuen Somorrostron, baita Bilbo mendean hartu ere (maiatzaren 1ean). 1875eko ekainean, Karlos erregenahiak foruak zin egin zituen Ordizian. Alfontso XII.ak pronuntziamendu atzerakoi bat egin zuen 1874ko abenduan, Canovas del Castillok bultzatua. Udan, Quesada eta Martinez Campos jeneralek bi espedizio erraldoiren buruan Euskal Herrian aurreratu eta Lizarra azpiratu zuten 1876ko otsailaren 19an. Euskal Herriko karlistek guda galdu zuten.
Euskal abertzaletasunaren sorrera, industrializazioaren epelean
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hego Euskal Herria lurralde okupatu bihurtu zen hurrengo urteetan: Iparraldeko Armadako 30.000 soldadu finkatu ziren Nafarroan bakarrik,[100] gerra legea ezarri eta adierazpen askatasuna debekatu zen bertan 1879ko azaro arte. Milaka euskal herritar (nafarrak batez ere) kolonietara deportatzea agindu zen (4.451 herritar), eta herritarrei egotzi zitzaien Gobernuaren armada mantendu beharra. Nafarroa eta beste euskal lurraldeak gerraren errudun izendatu ziren. Canovas del Castilloren diseinu politikoari lotuz, 1876ko Konstituzioa onartu zen Madrilen, eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako foruak baliogabetu uztailaren 21ean. Alferrik izan ziren Madrilgo euskal diputatu liberalen foruen aldeko hitzaldi sutsuak. Gobernuak aldundi nagusiak desegin zituen, eta trukean probintziakoak ezarri. Nahitaezko soldadutza ezarri zen lurralde horietan (kintak).[101]
Canovas del Castillok konponbide pragmatiko bat bilatu zuen. Gerra amaitzean, Nafarroako agintariek bereiz jokatu zuten Espainiako gobernuarekin gerra zigorrak eta ekonomia baldintza berriak zehazteko orduan. Nafarroarako ezarritako ereduari lotuz (19/2/1877 Errege Dekretua) 1878ko otsailean, Ekonomia Ituna sinatu zen Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako, hasiera batean zortzi urtez, Fermin Lasalaren ekimenez. Eliteentzat irabazia agerikoa zen, ekonomikoa zein politikoa.[101] Demografikoki, hazkundea nabarmena izan zen Bilbo inguruan, Gipuzkoan geroago, baina txikiagoa edo negatiboa gainerako lurraldeetan.
Bilboko itsasadarraren eskualdea industrializazio betean sartu zen, ekonomia kapitalistarekin bat etorriz. Ekonomia Itunak ekonomia gatibu bat sortu zuen Espainiako merkatuari lotua. Ybarra familiak Bessemer prozesua jarri zuen abian altzairua eskuratzeko, 1882an labe garai berrituak inauguratuz Barakaldon: Altos Hornos de Bilbao.[102][103] Aldi berean, Ezkerraldeko mendietatik burdin mea esportatzen hasi zen ugari, Orconeratik eta Somorrostrotik. Bankuen lorratzean, aurrezki kutxak sortu ziren, gizarte ekintza biltzen zutenak.[oh 5] Bestetik, lanesku merkearen eskariz, etorkin samaldak hasi ziren heltzen, La Roblako burdinbide berriaren bidez haietako asko. Langileen miseria gorriak eta deshumanizazioak sindikatu sozialisten sorrera ekarri zuen. Neurri txikiago batean, Zuberoan espartingintza industriala garatu zen 1880tik aitzina Maulen, Erronkari eta Aragoiko etorkinak langile zituela. Burdinbidea, halaber, Maule eta Donibane Garazira heldu zen.
Kontraesan sozial eta ekonomikoak ez ezik (klaseen arteko zuloa), kultura, politika eta lurralde arlokoak nabarmenak ziren. Nagusietako bat Bilboko ingurune eta hiriburu erdaldunduen eta herri euskaldunaren artekoa zen (Iruñea-Gasteiz lerrotik iparraldera). XIX. mendean, espazio publikoan herri euskalduna alienatu zuten hainbat neurri agindu edo areagotu ziren: antzerkia euskaraz egiteko debekua, euskararen erabilera eskoletan zigortzea, euskararen desagerpena administraziotik, etab. Anton Abadiak sustatutako Lore Jokoek, berriz, euskal herriaren kultura eta estatusa sendotu nahi zuten, eta Bidasoko eskualdetik zabaltzen joan ziren 1880tik aurrera, Maulera, Donostiara eta, are, Begoñara.[104] Iparragirreren Gernikako Arbola zabaldu eta foruen, askatasunen eta euskaltasunaren ereserki nazional bihurtu zen, baita Euskal Herriaz kanpora ere.
Tentsioen adierazgarri, 1893-1894an Gamazada herri altxamendua izan zen Nafarroa Garaian, espainiar ekonomia erreforma bat zela eta. Arturo Kanpion izan zen Gamazadaren babesle nagusietako bat. Sabino Arana Nafarroan izan eta, Bizkaira itzultzean, Sanrokada protesta egin zen: euskal abertzaletasunaren eta Eusko Alderdi Jeltzalearen sorrera.[105] Mugimendua luze gabe hedatu zen Gipuzkoa, Nafarroa eta Arabara. 1901etik aurrera, euskal abertzaletasunaren adierazpenak gogor erreprimituak izan ziren, legedi zibil eta militarraren arabera. 1905ean, Frantziako Elizaren eta Estatuaren arteko banaketak (fr) eskola laikoa ezarri zuen Ipar Euskal Herrian, tokiko eskola sisteman asaldura piztu zuen neurria.[106] Giro gero eta aztoratuagoaren erdian, euskal kostalde osoa eta barnealdeko bainuetxeak monarkiaren eta nobleziako eliteen aisialdirako jomuga bilakatu ziren XIX. mende amaieran, Angelutik Portugaletera. Turismoaren epelean, euskal erromantizismoa loratu zen, euskal estiloko arkitekturan nabaritu daitekeena.
Lehen Mundu Gerra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1914-1918. urteen bitarteko Gerra (edo Gerla) Handian, Frantziarekin borrokatzera joan behar izan zuten Ipar Euskal Herriko gizon askok. Alde batetik, Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan «belaunaldi oso bat desagertu zen», soldadu joan behar izan zuten 6.000 euskal herritar hil baitziren, Iñaki Egaña historialariaren arabera;[107] bestetik, ipar euskal herritarrak frantsestu zituen: Frantziaren propaganda mezuak barreneraino sartu ziren Ipar Euskal Herrian.[108]
Gerra hark frantses sentiarazi zituen Ipar Euskal Herriko euskaldun gehienak. Anitzek desertore izateko bidea hautatu zuten; Nafarroako mugatik hurbil zirenek, bereziki. Baina gehienek gerra egin zuten, eta haiek biziki frantses itzuli ziren lubakietatik. Gainera, euskaldun anitz frantsesa ez jakiteagatik hil ziren, aginduak ez zituztelako ulertzen. Ondorioz, euskara jakitea «kaltegarria» zela pentsatu zuten. Horrek ere euskaldunen frantsestea erraztu zuen. Gauza bera jasan zuten bretainiarrek eta korsikarrek ere.[108]
Geroztik, euskararen transmisioan etenaldi luze bat izan zen Ipar Euskal Herrian. Ez bakarrik gerraren ondorioz, baina euskaldun izatea zama gisa bizi izan zuten anitzek.[108] Lehen Mundu Gerrak Frantziako Iraultzak baino eragin handiagoa izan zuen euskal nortasunaren zutabeetan.[107]
Hego Euskal Herrian, berriz, Espainia neutrala zen Europako gatazka horretan, eta industria-ekoizpenak gora egin zuen nabarmen, tartean zirela itsasontziak eta burdingintza, Bilbon eta Gipuzkoan bereziki. Horrek oparotasuna ekarri zien lurraldeoi, eta haren epelean, Donostia loratu zen nazioarteko diplomazia eta azpijokoen erakargune garrantzitsu gisa. Bertan hartu zuten aterpe Troskyk, Romanonesko kondeak, Mata-Harik eta hainbat pertsonaiak.
Espainiako Gerra Zibila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Espainian 1936 eta 1939 urteen artean gertatu zen Gerra Zibilak bere partea izan zuen Hego Euskal Herrian. Bertan, Espainian eztabaidan zeuden printzipio sozio-ekonomikoei eta ideologikoei gehitu behar zaio abertzaletasunaren inguruko eztabaida. Gauzak honela, 1936ko uztailaren 17an Francisco Franco jenerala Melillan altxa zenean berarekin bat egin zuen Iruñean zegoen Mola jeneralak eta beraren alde zeuden nafar karlista guztiek. Araban ere Jose Luis Oriol kazike karlistak bere eraginaz baliatuz altxamenduaren alde jarri zuen probintzia ia osoa. Bizkaia errepublikaren alde agertu zen eta Gipuzkoan zalantza uneak izan ziren hasiera batean. Honela, laster Hego Euskal Herria bitan zatitu zen.
1936ko urriaren 8an Gernikako Juntetxean Jose Antonio Agirre Eusko Jaurlaritzaren lehendakari kargua zin egin zuen. Gobernuak bederatzi hilabete iraun zuen. Batasun gobernua sortu zuen nazionalista, komunista errepublikazale eta sozialistez osatua. Beronen ekimena praktikan estatu independente batena izan zen halabeharrez gerrak bultzatuta: unibertsitatea, txanpona, armada, etab. 1937an bonbardaketak egin ziren Euskal Herriko hainbat herriren aurka; aireko ekintza militarrak egiten ziren lehen aldia zen. 1937ko urtarrilean, Bilbon egin zituzten herritarren kontra. Otxandio eta Durangon hasi ziren, martxoaren 31n, eta italiarren abioiek 300 pertsona hil zituzten. Gero, munduan ezaguna egin zen Gernika bonbardatu zuten alemaniarrek, apirilaren 26an. Eta handik bi egunetara sartu ziren tropa frankistak herrian.
Familia eta umezurtz iheslariak Bilbon pilatu ziren, eta 5.000 haur inguru Santurtzitik itsasoratu zituzten barkutan nazioarteko aterpera: Gerrako Umeak. 150.000 euskaldun inguruk erbesteko bidea hartu zuen. Batzuk Lapurdira heldu ziren, eta Gurseko harrera esparruan amaitu, kontzentrazio esparru bihurtua. Frontea hautsi egin zen, eta Bilbo ekainaren 25ean izan zen menderatua, eta Eusko Jaurlaritzak Eusko Gudarostearen kapitulazioa hitzartu zuen italiarrekin Santoñan, 1937ko abuztuaren 24an.
Bigarren Mundu Gerra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bigarren Mundu Gerrak, Euskal Herrian, hainbat arlotan izan zuen eragina, eta hainbat neurritan. Izan ere, Ipar Euskal Herria gudako erretagoardia bilakatu zen, Hego Euskal Herria gudaz kanpo geratu zen bitartean. Bestalde, borrokalari aktibo zein pairatzaile pasibo izan, euskal herritarrek gudaren bi alderdietan parte hartu zuten. Gudan ziharduten herrialde nagusien armadetan borrokatu ziren (frantziar, estatubatuar, britainiar, espainiar edota sobietar gudaritzat), Espainiatik ihes egindako errefuxiatu gisara, komunismoaren aurkako borrokalari izanik, Nazio Batuen Erakundea sortzeko ahaleginak eginez edo Mauthausen kontzentrazio-esparruko gizagabekeriak pairatuz.[109]
Alemaniak erraz menderatu zuen Frantziako Armada, eta Frantziako Gobernuak, 1940an Frantziako gudua galdu ondoren, armistizioa sinatu zuen Hirugarren Reicharekin. Itun horren ondorioz estatua bitan banatu zen: okupatutako aldea eta okupatu gabekoa. Ipar Euskal Herria ere bitan zatitu zen: alde batetik, kostaldetik Donibane Garazira bitarteko eremua okupatutako alde bilakatu zen; eta, bestetik, Donibane Garazitik Bearnoko mugaraino okupatu gabeko alde bezala geratu zen. Ekialdea Vichy hiriburutzat zuen alemaniarren estatu-txotxongilo bateko eskualde bihurtu zen.[110] Philippe Pétain mariskalak zuzendutako Vichyko erregimenak Nafarroa Behereko zati bat eta Zuberoa gobernatzen zituenaren itxurak egiten zituen. 1942ko udazkenean gerraren egoera jasanezina zela eta, Hirugarren Reichak Frantzia kontinentala okupatu zuen (tartean Ipar Euskal Herria), armistizioan emandako hitza janez.
Parisen okupazioaren ondorioz, Eusko Jaurlaritzak bertako bere egoitza presa batean utzi zuen, bertan dokumentu ugari utziz; ondorioz, alemaniarrek dokumentu sekretu horiek agintari frankistei helarazi zizkieten, eta Álava espioi eta elkartasun sarea desegin zuten 1940ko abenduan.[111] Ipar Euskal Herriko egoera ezohikoa zen oso: bizitza sozialak geldialdia izan zuen (adibidez, Baionako bestak ez ziren ospatu[112]); euskal herritarrek alde bien alde egin zuten (adibidez, Jean Ibarnegarai, Pétainen gobernu bitan parte hartzeaz gainera, Frantziako Erresistentziako kidea ere izan zen[113]). Gerraren lehen fasean, Aitzina aldizkaria loratu zen, euskal abertzalea eta alemaniarren zalea; Jon Mirande idazleak ikusten zuen alemaniarren okupazioa egokiera ederra izan zitekeela Euskal Herriak frantses nagusigoa gainetik kentzeko. Aldiz, beste euskaldun batzuk faxismoaren aurka engaiatu ziren, eta buru-belarri lagundu zuten Comète iheslari sarean Frantzia-Espainia mugan.
1940an alemaniarrek Atlantikwall edo Atlantikoko harresia eraiki zuten Mendebaldeko Europa eta Euskal Herriko kostaldean, tartean Biarrizko itsaslabarrean. 1940ko ekainaren 27an, Wehrmachtek Euskal Herriko kostaldea okupatu zuen. Kriegsmarine uztailaren hasieran heldu zen. 1942. urteko bukaerarako, 286. Itsas-Armadaren Artilleria-taldeko komandantea zen Ludwig korbeta-kapitainak, Organisation Todt ingeniarien batera, Talaian BA 39-40 izeneko komandantzia postua eraiki zuen. Iparraldean Mac Croskey jeneralak Saint-Martin itsasargian zegoen BA 34 laguntza postuan, Angeluko Amodio Ganbera hondartza defenditzen zuen. Hegoaldean BA 41 posizioak Lapurdiko kostaldea defenditu behar zuen. Hala ere, lehorreratzea ez zen Euskal Herrian egin Normandian baino. 1944ko martxoaren 17an, aliatuek Biarritz bonbardatu zuten, Parmako aireportua erasotzera zihoazela.[114] Alemaniarrek hegazkin bat bota zuten. Guztira Biarritzen 99 lagun eta Angelun 41 lagun hil ziren aliatuen bonbardaketetan.[109]
Francoren diktadura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Francoren diktadura, diktadura frankista edo erregimen frankista1939tik 1975ra Espainian ezarritako erregimen politiko diktatoriala izan zen, Francisco Franco Bahamonderen buruzagitzapean. Espainiako Gerra Zibiletik 1975ean hil zen arte iraun zuen.
ETAren sorrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1952an, Francoren diktadura garaian, Ekin isilpeko talde politikoa sortu zuten Bilboko unibertsitateko ikasle batzuek. 1956 urtean, talde hau EGIrekin elkartu zen, baina taldean sortzen diren desadostasunak direla eta, 1958 urtean taldea bereizi eta EGItik alde egindako kideek ETA sortu zuten 1959ko uztailaren 31n. Hasiera batean EAJren erosokeriari eta utzikeriari erantzuteko sortu zen, eta egin zituen lehen ekintzak euskal kulturaren aldekoak izan ziren nagusiki. Garai hartan, oraindik ez zuen sozialista izaera, geroago hartuko zuen. 1960ko hamarkadan ETAk erakutsi zuen euskal gizartea bizirik zegoela eta, frankismo latza jasan arren, gai zela bere identitate nazionala berreskuratzeko.
Taldeko zuzendaritzako partaideak Eneko Irigarai, Lopez Dorronsoro, J.L. Alvarez Enparantza Txillardegi, J.M. Benito del Valle, J. Manuel Agirre, Patxi Iturriotz eta Julen Madariaga izan ziren. Testuinguruan optimismo historikoa dago, munduan Gerra Hotzaren ondorioz sorturiko hainbat talde armatu marxista, alde batetik, eta deskolonizazio prozesuan dauden beste hainbat, bestetik. 1959an Kubako Iraultza gertatzen da eta 1960an Algeriako Gerran Frantziak lehen galdera garrantzitsuak ditu. Gainera EAJrekiko desadostasunak geroz eta handiagoak dira, «ezer ez egitea» leporatzen diote ETAko militante gazteagoek.
1961eko uztailaren 18an, Francoren aldeko soldadu ohiez betetako tren bat burdinbidetik ateratzen saiatu zen eta Espainiako bandera zenbait erre zituzten Donostian. Ekintzaren ondorioz, atxiloketa ugari izan zen, eta zuzendaritzako kide Madariagak, del Vallek, Irigaraik eta Elosegik erbestera ihes egin zuten. Horrela, erakundearen barne antolaketa deseginik geratu zen. ETAk 1968an hilko zuen lehendabizikoz, hainbat urtez bestelako ekintzak egiten aritu eta gero: kaleetan Euskal Herriko ikurrinak jarri, salatariak mehatxatu eta ehunka plaka frankista hautsi, batik bat.
Autonomia Estatutuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nafarroan
Autonomia eratu ondoren, Gabriel Urralburu buru zuen PSNk gobernatu zuen Nafarraoa, batzuetan, UPNren laguntzarekin. Hala ere, Nafarroan UPN eta AP (oraingo PP) batutakoan, lehendabiziko indar politikoa bilakatu ziren, eta Juan Cruz Alli Nafarroako Gobernuburua izan ahal zen (1991). Nolanahi ere, Juan Cruz Alli bera alderdi politikotik aldenduz joan zen, batik bat Alfredo Jaime, garaiko Iruñeko alkate alderdikidearekin izandako ika-mikengatik. Azkenean UPN utzi eta CDN osatu zuen. UPN erdibituta, 1995eko hauteskundeek aldaketa politikoa ekarri zuten, eta PSN, CDN gehi EA alderdiek Javier Otano presidente zuten gobernua eratu zuten, IUN-NEBaren aldizko babesarekin. Gobernu horrek, ordea, ez zuen luze iraun, 1996an desegin baitzen Otano Auzia zela eta. Izan ere, Javier Otano presidenteari Suitzan diru-kontu sekretuak izatea leporatu baitzioten.
Javier Otanok dimititu eta politika utzi zuen. PSN ohiz kanpoko biltzarrak kudeatzen zuen, zeinek UPNri aldizko laguntzak eskaini zizkion gobernua osa zezan. Miguel Sanzek 1996tik aurrera izan du boterea Nafarroan. Alabaina, 2007ko hauteskundeetan, gobernu alternatiboa antolatzeko gehiengoa atera zen. PSN, Na-Bai eta IUN-NEBen arteko gobernua ez zen gauzatu, eta Miguel Sanzek jarraitu zuen agintean, oraingo honetan PSNren aldizkako babesarekin. Horrek, ordea, UPN eta PPren arteko bereizketa ekarri zuen 2008an, nahiz eta erkidegoko gobernantzan inolako eraginik ez izan.
1990ko hamarkadaren ondorengo historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2014
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Azaroaren 7an jakin zenez, pobrezia erreala %11 handitu zen EAEn azken bi urteetan. Araba, Bizkai eta Gipuzkoan 127.400 lagun zeuden pobrezian, Eusko Jaurlaritzak egindako azken azterketaren arabera[115]. Foessa txostenaren arabera, Hego Euskal Herrian 475.000 pertsona inguru bazterketa egoeran zeuden, herritarren %16,7. Ipar Euskal Herrian 32.000 bat lagun zeuden pobrezian, Caritasek zioenez[116].
Nafarroan, PSNren ekimenez eta UPNren botoekin, prozedura azkar bidez onartu zuten gizarte elkarrizketaren kontseiluaren legea. CCOO, UGT eta CEN finantzatzea egotzi zieten EH Bilduk, Geroa Baik eta PPk[117].
Abenduaren 4an jakin zenez, independentziak inoizko indarrik handiena (%35) zuen Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan eta %74 galdeketa egitearen alde zeuden[118].
Abenduaren 19an jakin zenez, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan %62 independentziari buruzko erreferenduma egin nahi zuten. %35ek bozkatuko zuketen alde, eta %34k aurka[119].
Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Jesusen Lagundiak Ignazio Loiolakoa izan zuen buru ("fundatu zuena), eta Frantses, edo Frantzisko, Xabierkoa kide sortzaile. Konpainia sortu aurreko deliberazioen aktetan adierazten da hamar partaide zirela bilkuran, askotariko nazioetakoak: hiru espainiar, bi frantses, bi saboiar, portugaldar bat eta bi kantabriar, garaian ohikoa zen terminologiaz: Ignazio eta Frantses; ikus Sánchez Aranaz, Fernando (2019). "Raíces de la ideología carlista en el derecho pirenaico", in Zuzenbide Piriniarra. Etorkizuneko kultura / Derecho Pirenaico. Cultura de futuro, haria bilduma, Nabarralde, Iruñea, 84-113.
- ↑ Aldi berean, Zuberoak Frantziako Koroari egin beharreko zerga ekarpena 8.000 libera izatetik 30.000 libera izatera pasa zen 1742tik 1762ra bakarrik; ikus Watson, C. 2003, 39. or.
- ↑ Frantzian Irinen Gerra (fr) arrazoi bertsuagatik izan ziren 1774an; ikus José Carlos Rodríguez. Turgot, in Club de Libertad Digital
- ↑ Hegoaldeko lapurtar herritarren deportazio handia 1794ko martxoan hasi zen, agintari frantses iraultzaileek hainbat herri infâmes izendatu zituztenean. Biktimak milaka batzuk izan ziren, etxetik gutxienez 80 kilometrora kanporatuak, Landetara, Capbreton eta Tyrosse ingurura; bost hilabeteren buruan, horietako 1.600 hilik ziren, 600 Sarakoak; ikus Etxegoien, Juan Carlos. 2009, 23. or. Watsonen kalkuluan, 3,000 herritarrek osatu zuten deportatuen ilara.
- ↑ 1857an, Banco de Bilbao sortu zen; 1862an, Banco de San Sebastián; 1860an, Banco de Pamplona; azkenik, 1864an, Banco de Vitoria. Aurrezki kutxetan, 1850ean, Gasteizko Aurrezki Kutxa sortu zen; 1872an, berriz, Iruñeko Aurrezki Kutxa; ikus "Euskal Herriko historia ekonomikoa", Auñamendi Eusko Entziklopedia.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Cavalli-Sforza, L. Luca. (2004). Geneak, herriak eta hizkuntzak. Gaiak ISBN 8489772916. (Noiz kontsultatua: 2018-10-31).
- ↑ «Antzinako Europaren azken gordelekua ote gara?» Argia (Noiz kontsultatua: 2018-07-15).
- ↑ Contribución de los grupos sanguíneos al estudio de la antropologia de los vascos
- ↑ (Ingelesez) «Proto-Indo-European homelands – ancient genetic clues at last?» Armchair prehistory 2017-11-12 (Noiz kontsultatua: 2018-10-31).
- ↑ «Gorrochateguiren euskalduntze berantiarraren aurkako artikulua» Iruña-Veleia, egia ala gezurra? 2015-11-03 (Noiz kontsultatua: 2018-10-31).
- ↑ «Neandertalen ibilia, Barrikako Aranbaltza aztarnategian barrena» https://hiruka.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-31).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Prehistoria en el País Vasco - hiru» www.hiru.com (Noiz kontsultatua: 2018-10-31).
- ↑ (Ingelesez) Rios-Garaizar, Joseba; López-Bultó, Oriol; Iriarte, Eneko; Pérez-Garrido, Carlos; Piqué, Raquel; Aranburu, Arantza; Iriarte-Chiapusso, María José; Ortega-Cordellat, Illuminada et al.. (2018-03-28). «A Middle Palaeolithic wooden digging stick from Aranbaltza III, Spain» PLOS ONE 13 (3): e0195044. doi: . ISSN 1932-6203. PMID 29590205. PMC PMC5874079. (Noiz kontsultatua: 2018-10-31).
- ↑ Xabier., Peñalver Iribarren,. (2005). Orígenes. (1. ed. argitaraldia) Txalaparta ISBN 8481363286. PMC 65460397. (Noiz kontsultatua: 2018-10-31).
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) «Arte - hiru» www.hiru.com (Noiz kontsultatua: 2018-10-31).
- ↑ a b "Euskal Herriko historia". Gaiak argitaletxea. 1. atala.
- ↑ Fernández-Eraso, Javier; Mujika-Alustiza, José Antonio; Zapata-Peña, Lydia; Iriarte-Chiapusso, María-José; Polo-Díaz, Ana; Castaños, Pedro; Tarriño-Vinagre, Antonio; Cardoso, Sergio et al.. (2015-04). «Beginnings, settlement and consolidation of the production economy in the Basque region» Quaternary International 364: 162–171. doi: . ISSN 1040-6182. (Noiz kontsultatua: 2018-10-31).
- ↑ «Ethnographic Map of Pre-Roman Iberia (circa 200 b» www.arkeotavira.com (Noiz kontsultatua: 2018-07-13).
- ↑ «Estrabón. Libro III.» www.unizar.es (Noiz kontsultatua: 2018-07-12).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ (Latinez) «Plinio Zaharra, Naturalis Historia, liber iii, chapter 29» www.perseus.tufts.edu (Noiz kontsultatua: 2018-07-12).
- ↑ a b c Santos, J; Emborujo, Amalia; Ortiz de Urbina, E. (1992-01-01). «Reconstrucción paleogeográfica de autrigones, caristios y várdulos» Complutum 2-3, 1992: 449-468. ISSN 1131-6993. (Noiz kontsultatua: 2018-07-12).
- ↑ www.inakiinarra.com. «Euskalkiak - Euskalkien Jatorria» euskalkiak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-12).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Berria.eus. «Baskoniako ipuin bat» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-07-13).
- ↑ (Ingelesez) «e-Keltoi: Volume 6, The Celts in Iberia: An Overview, by Lorrio and Ruiz Zapatero» www4.uwm.edu (Noiz kontsultatua: 2018-07-12).
- ↑ (Gaztelaniaz) SL, DiCom Medios. «Gran Enciclopedia Aragonesa Online» Enciclopedia Aragonesa (Noiz kontsultatua: 2018-07-12).
- ↑ a b c «Euskararen muga historikoak [Sareko Euskal Gramatika»] www.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-13).
- ↑ (Gaztelaniaz) Villar, Francisco. (2011). Lenguas, genes y culturas en la prehistoria de Europa y Asia suroccidental. Ediciones Universidad de Salamanca ISBN 9788478001354. (Noiz kontsultatua: 2018-07-12).
- ↑ «EL PUERTO ROMANO DE IRUN (GIPUZKOA). M.Mercedes Urteaga Artigas. Centro de estudios e investigaciones histórico-arqueológicas ARKEOLAN. - PDF» docplayer.es (Noiz kontsultatua: 2018-07-12).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Localización de algunas ciudades várdulas citadas por Mela y Ptolomeo» www.eusko-ikaskuntza.org (Noiz kontsultatua: 2018-07-12).
- ↑ (Gaztelaniaz) Gorbea, Martín Almagro. (2005). «Etnogénesis del País Vasco: de los antiguos mitos a la investigación actual» Munibe Antropologia - Arkeologia (57) ISSN 1132-2217. (Noiz kontsultatua: 2018-07-12).
- ↑ Julio., Caro Baroja,. (2003). Los pueblos de España. Alianza Editorial ISBN 8420699500. PMC 57759313. (Noiz kontsultatua: 2018-07-12).
- ↑ Nationalism, politics, and the practice of archaeology. Cambridge University Press 1995 ISBN 0521480655. PMC 32012913. (Noiz kontsultatua: 2018-07-13).
- ↑ (Ingelesez) Alvarez-Sanchis, Jesus R.. (2000-02). «The Iron Age in Western Spain (800 BC-AD 50): An Overview» Oxford Journal of Archaeology 19 (1): 65–89. doi: . ISSN 0262-5253. (Noiz kontsultatua: 2018-07-13).
- ↑ (Ingelesez) BERTRANPETIT, J.; CAVALLI-SFORZA, L. L.. (1991-01). «A genetic reconstruction of the history of the population of the Iberian Peninsula» Annals of Human Genetics 55 (1): 51–67. doi: . ISSN 0003-4800. (Noiz kontsultatua: 2018-07-13).
- ↑ 1939-, Nuñez Astrain, Luis,. (2004). El euskera arcaico : extensión y parentescos. (2. ed. argitaraldia) Txalaparta ISBN 8481363006. PMC 54773940. (Noiz kontsultatua: 2018-07-12).
- ↑ (Gaztelaniaz) SL, DiCom Medios. «Gran Enciclopedia Aragonesa Online» www.enciclopedia-aragonesa.com (Noiz kontsultatua: 2018-07-13).
- ↑ «Ribagorza» Lur Entziklopedia 2011-07-18 (Noiz kontsultatua: 2018-07-13).
- ↑ Emborujo Salgado, Mª Isidora. (1994). «Autrigones, Caristios, Várdulos y Vascones en el período tardorromano. Estudio de las fuentes y su problemática» Nafarroako kondairaren hirugarren batzar orokorra.
- ↑ Agorreta, M. J. P.; Morales, J. R.. (2011). «Término augustal hallado en Lekunberri (Navarra): estudio preliminar» Trabajos de Arqueología Navarra 23: 5-20.
- ↑ Agorreta, María Jesús Pérex. (1990). «En torno a la localización de Aracilus (Navarra)» Hispania antiqua (14): 135–138. ISSN 1130-0515. (Noiz kontsultatua: 2021-09-02).
- ↑ Harluxet Entziklopedia.
- ↑ a b c (Ingelesez) Collins, Roger. (1990). The Basques. Basil Blackwell, 82-98 or. ISBN 0-631--17565-2..
- ↑ Lopez de Luzuriaga, Iñaki. (2016). Euskaldunak eta karolingiar iraultza: Akitania eta Baskonian barrena. Udako Euskal Unibertsitatea, 41-58 or. ISBN [[Special:BookSources/ISBN 978-84-8438-591-2|ISBN 978-84-8438-591-2]]..
- ↑ Lopez de Luzuriaga, Iñaki. (2016). Euskaldunak eta karolingiar iraultza: Akitania eta Baskonian barrena. Udako Euskal Unibertsitatea, 85-120 or. ISBN 978-84-8438-591-2..
- ↑ Urzainki, Tomas. (2004). «Antso III.a Nagusia eta Baskonia musulmana» Euskal Herria XI. mendean: Antso III.a Nagusiaren erregealdia (1004-1035). Nabarralde/Pamiela, 123-135 or. ISBN 84-7681-413-5..
- ↑ Lacarra, Jose Maria. (1972). Historia política del Reino de Navarra. Aranzadi.
- ↑ a b Goyhenetche, Manex. (2004). «Ipar Euskal Herria Antso Nagusiaren garaian» Euskal Herria XI. mendean: Antso III.a Nagusiaren erregealdia (1004-1035). Nabarralde/Pamiela, 77-121 or. ISBN 84-7681-413-5..
- ↑ a b (Ingelesez) Collins, Roger. (1990). The Basques. Basil Blackwell, 180-210 or. ISBN 0-631--17565-2..
- ↑ (Gaztelaniaz) Lacarra, Jose María. (1975). Historia del Reino de Navarra en la Edad Media. Caja de Ahorros de Navarra, 65-74 or..
- ↑ (Gaztelaniaz) Micaela Portilla (1991). Una ruta europea. Por Álava, a Compostela. Del paso de San Adrián, al Ebro, Arabako Foru Aldundia. ISBN 84-7821-066-0. 218-219. or.
- ↑ a b c d e Quirós Castillo, Juan Antonio. (2009). «La formación de las aldeas medievales en el País Vasco. El caso de Zarautz» Munibe. Suplemento (27): 400–411. ISSN 1698-3807. (Noiz kontsultatua: 2021-09-02).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ a b «El espacio circumpirenaico occidental durante los siglos VI al X d.C. según el registro arqueológico: algunas interrogantes | CÁTEDRA UNESCO Paisajes culturales y Patrimonio» www.catedraunesco.eu (Noiz kontsultatua: 2024-11-11).
- ↑ Azkarate Garai-Olaun, Agustin. (1984). Elementos de arqueología cristiana en la Vizcaya altomedieval. Sociedad de Estudios Vascos = Eusko Ikaskuntza ISBN 978-84-86240-09-7. (Noiz kontsultatua: 2024-11-11).
- ↑ Quirós Castillo, Juan Antonio. (2006-09-15). «La génesis del paisaje medieval en Álava: la formación de la red aldeana» Arqueología y Territorio Medieval 13 (1): 49–94. doi: . ISSN 2386-5423. (Noiz kontsultatua: 2021-09-02).
- ↑ García Camino, Iñaki. (2002). Arqueología y poblamiento en Bizkaia, siglos VI-XII : la configuración de la sociedad feudal. Diputación Foral de Vizcaya, Departamento de Cultura = Bizkaiko Foru Aldundia, Kultura Saila ISBN 84-7752-332-0. PMC 51097161. (Noiz kontsultatua: 2021-09-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) Orella Unzue, José Luis. (2001). «Relaciones medievales entre Gascuña y Guipúzcoa: la diócesis de Pamplona y de Bayona» Azkoaga. Eusko Ikaskuntza, 93-212 or. ISBN 84-8419-934-7..
- ↑ a b (Ingelesez) Collins, Roger. (1990). The Basques. Basil Blackwell, 211-254 or. ISBN 0-631-17565-2..
- ↑ Urzainqui, Tomas; Olaizola, Juan M.. (1998). La Navarra marítima. Pamplona: Pamiela, 65-86, 225 or. ISBN 84-7861-284-1..
- ↑ Urzainqui, Tomas; Olaizola, Juan M.. (1998). La Navarra marítima. Pamplona: Pamiela, 107-146 or. ISBN 84-7861-284-1..
- ↑ (Gaztelaniaz) Lacarra, Jose María. (1972). Historia política del Reino de Navarra desde sus orígenes hasta su incorporación a Castilla. Aranzadi/Caja de Ahorros de Navzelearra, 90-124 or..
- ↑ a b Atxorrotxeko gaztelua, denboraren talaiatik / El castillo de Atxorrotx (bideoa). Hernani Errotzen. 00:03'20"
- ↑ Kondaira. (Noiz kontsultatua: 2017-11-21).
- ↑ (Gaztelaniaz) Micaela Portilla (1991). Una ruta europea. Por Álava, a Compostela. Del paso de San Adrián, al Ebro, Arabako Foru Aldundia. ISBN 84-7821-066-0. 13. or.
- ↑ Urzainqui, Tomas; Olaizola, Juan M.. (1998). La Navarra marítima. Pamplona: Pamiela, 222-225 or. ISBN 84-7861-284-1..
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Lacarra, Jose María. (1972). Historia política del Reino de Navarra desde sus orígenes hasta su incorporación a Castilla. Aranzadi/Caja de Ahorros de Navarra, 125-230 or..
- ↑ (Ingelesez) «1324 - 1423 - Murallas de Pamplona» Murallas de Pamplona (Noiz kontsultatua: 2017-09-13).
- ↑ a b VALDEAVELLANO, LUIS GARCIA DE. (1991-01-01). ORIGENES DE LA BURGUESIA EN LA ESPAÑA MEDIEVAL. (Noiz kontsultatua: 2021-09-18).
- ↑ Gracia, Ricardo Fernández; Goñi, Pedro Luis Echeverría. (1987). «Estudio histórico artístico de la parroquia de San Nicolás, de Pamplona» Príncipe de Viana 48 (182): 711–756. ISSN 0032-8472. (Noiz kontsultatua: 2021-09-18).
- ↑ Martinena, Ricardo Cierbide. (1992). «La lengua de los francos de Estella: intento de interpretación» Archivo de filología aragonesa (48): 9–46. ISSN 0210-5624. (Noiz kontsultatua: 2021-09-18).
- ↑ a b https://web.archive.org/web/20070310173241/http://www.banderizoak.net/bibando.html
- ↑ (Italieraz) «Ferdinando il Cattolico II re d'Aragona nell'Enciclopedia Treccani» www.treccani.it (Noiz kontsultatua: 2019-11-26).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Monreal, Gregorio; Jimeno, Roldán. (2012). Conquista e incorporación del reino de Navarra a Castilla. Pamiela, 9-24 or. ISBN 978-84-7681-736-0..
- ↑ (Gaztelaniaz) Esarte Muniain, Pedro. (2001). Navarra, 1512-1530. Pamiela, 61-144 or. ISBN 84-7681-340-6..
- ↑ (Gaztelaniaz) Esarte Muniain, Pedro. (2001). Navarra, 1512-1530. Pamiela, 320-342 or. ISBN 84-7681-340-6..
- ↑ (Gaztelaniaz) Esarte Muniain, Pedro. (2001). Navarra, 1512-1530. Pamiela, 686-716 or. ISBN 84-7681-340-6..
- ↑ Maravall, José Antonio. (1997). Las Comunidades de Castilla : una primera revolución moderna. Altaya ISBN 84-487-0901-2. PMC 431651828. (Noiz kontsultatua: 2021-09-18).
- ↑ Pérez, Joseph. (DL 1999). La revolución de las Comunidades de Castilla (1520-1521). (7a ed. argitaraldia) Siglo veintiuno editores ISBN 84-323-0285-6. PMC 493272173. (Noiz kontsultatua: 2021-09-18).
- ↑ Cortés, Iago Irijoa. (2004-07-01). «Gipuzkoa komunitateen gerran (1520-1521): Eguneratze historiografikoa» Boletín de la Real Sociedad Bascongada de Amigos del País 60 (2) ISSN 0211-111X. (Noiz kontsultatua: 2021-09-18).
- ↑ (Gaztelaniaz) Urzainqui Mina, Tomas. (2013). «La independencia de Navarra en los tratados internacionales, durante la Reforma europea del siglo XVI» La conquista de Navarra y la Reforma europea. Pamiela, 15-32 or..
- ↑ a b STM, San Telmo Museoa: Gida. San Telmo Museoa, SA, 51-58 or. ISBN 978-84-616-7843-3..
- ↑ Euskal Herria itsastarra. Elkar, 80-81 or. ISBN 978-84-9027-383-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Azpiazu, José Antonio. (2015). Y los vascos se echaron al mar. Ttarttalo, 110-136 or. ISBN 978-84-9843-649-5..
- ↑ Euskal Herria itsastarra. Elkar, 93-94 or. ISBN 978-84-9027-383-8..
- ↑ Artola (ed.), Miguel. (2001). Donostiaren historia. Donostia: Donostiako Udala, 52-54 or. ISBN 84-89569-56-8..[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Madariaga, Ainize. «1620ko ediktu ukatua» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-04-09).
- ↑ a b Martinez de Muniain, E.V. 1993, 88-97. or.
- ↑ Tercer Centenario del Traslado Aduanero de 1717 y de la Matxinada de 1718. (Noiz kontsultatua: 2018-11-03).
- ↑ Arbex, Juan Carlos. (2016). «Los bacalaos y el Tratado de Utrecht: un conflicto entre potencias con el peor desenlace» Itsas Memoria (Donostia) 8: 782-787..
- ↑ (Gaztelaniaz) Andrés Gallego, José. (2003). El motín de Esquilache, América y Europa. Fundación Mapfre Tavera : Consejo Superior de Investigaciones Científicas ISBN 8400081331. (Noiz kontsultatua: 2018-10-31).
- ↑ (Gaztelaniaz) Real Pragmatica por la qual su magestad se sirve abolir la tasa de granos, y permitir el libre comercio de ellos en estos reynos. 2010-01-29 (Noiz kontsultatua: 2018-10-31).
- ↑ Aranbarri, Iñigo. (2016). Txanton Garrote: agertokitik jaitsi zen eguna. Pamiela Argitaletxea ISBN 9788476819326. (Noiz kontsultatua: 2018-10-31).
- ↑ (Gaztelaniaz) Cervantes, Biblioteca Virtual Miguel de. «Desde Guipúzcoa hacia el exilio. El viaje de los jesuitas desterrados (1767) / Inmaculada Fernández Arrillaga | Biblioteca Virtual Miguel de Cervantes» www.cervantesvirtual.com (Noiz kontsultatua: 2018-10-31).
- ↑ (Gaztelaniaz) «La Machinada contra "los caballeritos" | España Fascinante» España Fascinante (Noiz kontsultatua: 2018-10-31).
- ↑ «Zientziaren 'Leku Historiko' izendatuko dute Bergara urriaren 20an - Goiena.eus» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-31).
- ↑ Madariaga, Álvaro; Madariaga, Juan (koord.). (2014). Jornadas Internacionales - Nazioarteko Jardunaldiak "El euskera en las altas instituciones de gobierno a través de la historia" / "Euskara gobernuko goi erakundeetan historian zehar". Pamiela, 81 or. ISBN 978-84-7681-867-1.. Roldan Jimenoren artikulua.
- ↑ Watson, C. 2003, 51-59. or.
- ↑ Etxegoien (Xamar), Juan Carlos. (2009). The Country of Basque. Pamiela, 23 or. ISBN 978-84-7681-478-9..
- ↑ Watson, C. 2003, 130. or.
- ↑ Watson, C. 2003, 72. or.
- ↑ Gil-Garcia, Joxean. «Meategi emankorren arrastoan» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-10-14).
- ↑ «Orbaizetako arma fabrika erreala - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-10-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Historia de Santa Ana de Bolueta» Sadebo (Noiz kontsultatua: 2020-10-10).
- ↑ «Bilbaopedia - Fábrica de Nuestra Señora del Carmen» www.bilbaopedia.info (Noiz kontsultatua: 2020-10-10).
- ↑ «Garaien eraldaketan barrena irudi bidaia - Lasarte-oria» Txintxarri.eus (Noiz kontsultatua: 2022-07-23).
- ↑ (Gaztelaniaz) Martínez Caspe, María Soledad. (1993). «La II Guerra Carlista en Navarra (1872-1876)» Gerónimo de Uztariz. , 91-110 or. ISSN 1133-651X..
- ↑ a b Uriarte, J.L. 2015, 64-106. or.
- ↑ «Bilbaopedia - Altos Hornos de Vizcaya» bilbaopedia.info (Noiz kontsultatua: 2021-01-19).
- ↑ www.deia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-19).
- ↑ «Anton Abbadia eta Lore Jokoak - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-19).
- ↑ Uriarte, J.L. 2015, 107-136. or.
- ↑ Iztueta Armendariz, Paulo. (2016). Hizkuntza-asimilazioa eta hezkuntza-sistema Euskal Herrian. Utriusque Vasconum, 275-277 or. ISBN 978-84-944061-7-1..
- ↑ a b Iñaki EGAÑA: «Mort pour la patrie», Berria, 2011-11-06.
- ↑ a b c Eneko BIDEGAIN: «Euskaldunak frantsestu zituen gerla»[Betiko hautsitako esteka], Berria, 2008-11-11.
- ↑ a b Mikel Rodríguez: Los vascos y la II Guerra Mundial
- ↑ Éric Alary La Ligne de démarcation (1940-1944), «Que sais-je ?» bilduma, 3045. zbk, 1995, 4. orr.
- ↑ Bilbao, Begoña; Pérez, Gurutze Ezkurdia y Karmele. (2018-07-09). «Bittori Etxeberria y el grupo de la Red Álava» Nabarralde (Noiz kontsultatua: 2022-01-09).
- ↑ fetesdebayonne.com: Historia
- ↑ Robert O. Paxton: La France de Vichy, Paris, Éditions du Seuil.
- ↑ Philippe Salquain: Autrefois Biarritz Atlantica, Biarritz, 2000, ISBN 2-84394-265-9
- ↑ Ivan Santamaria, «Pobrezia erreala %11 handitu da EAEn azken bi urteetan», Berria, 2014-11-07
- ↑ Gotzon Hermosilla, «Milioi erdi bat lagun kanpoan», Berria, 2014-11-07
- ↑ Joxerra Senar, «Lagun zaharren kontseilua», Berria, 2014-11-07
- ↑ «Independentziak inoizko babesik handiena du Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan», Berria, 2014-12-05
- ↑ Jon Olano, «Erabakitzeko eskubidearen aldekoak, gero eta gehiago», Berria, 2014-12-19
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Etxegoien (Xamar), Juan Carlos. (2009). The Country of Basque. Pamiela ISBN 978-84-7681-478-9..
- Ortiz de Pinedo, Aitor, 2018, "Jean Etxepare Bidegorri zubigile", Euskera 63: 365-391.
- Martínez de Muniain, Emilio Valerio. (1993). La historia de Navarra de 1445 a 1814; Entre la tradición y la modernidad. Donostia: Txertoa ISBN 84-7148-281-9ad..
- Uriarte, Jose Luis. (2015). El Concierto Económico; Una Visión Personal. Publitas (Noiz kontsultatua: 2021-01-19).
- Watson, Cameron. (2003). Modern Basque History: Eighteenth Century to the Present. University of Nevada, Center for Basque Studies ISBN 1-877802-16-6..
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Herriko historia |
- Euskara eta Euskal Herriko Historia[Betiko hautsitako esteka]
- Euskal Herriko historia irudietan
- Euskaldunen irudia Antzinaro eta Erdi Aroko testu historiko eta literarioetan izeneko artikulua kondaira.com webgunean
- Euskal Herriko historiaren didaktika
Europako historia herrialdearen arabera | ||
---|---|---|
Albania • Alemania • Armenia • Andorra • Austria • Azerbaijan • Belgika • Bielorrusia • Bosnia-Herzegovina • Bulgaria • Danimarka • Erresuma Batua • Errumania • Errusia • Eslovakia • Eslovenia • Espainia • Estonia • Finlandia • Frantzia • Georgia • Grezia • Herbehereak • Hungaria Estaturik gabeko nazioak: Bretainia • Eskozia • Euskal Herria • Flandria • Gales • Galizia • Irlanda • Katalunia • Korsika • Okzitania • Sardinia |