Agaricus semotus
Agaricus semotus | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Agaricaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Agaricus | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Agaricus semotus Fr., 1863 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Agaricus semotus | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Agaricus semotus Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Printzipioz jangarria da, nahiz eta pertsona batzuengan hesteetako arazoak eragin ditzakeen.
Sinonimoak: Psalliota rubella, Agaricus comtulus var. amethystina.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela:Txikia, 2 eta 7 cm bitarteko diametrokoa, ganbiletik laura, titi konikoa eta ertz mehetua. Kapelaren azala lehorra, zuri-krema kolorekoa ezkata marroiekin.
Orriak: Libreak, estu, arrosa-izokin kolorekoak, gero marroi ilun kolorekoak bihurtuz joaten dira.
Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak
Hanka: 3 eta 7 cm bitarteko garaierakoa, zurixka, ukitzean horiz zikintzen da. Eraztun nabaria sarritan, ez ordea errezel partziala, kapelaren ertzean bakarrik ikus daiteke.
Haragia: Haragitsua, zuria, zanpatuz gero horixka bihurtzen da. Anisaren edo almendra mingotsen zapore atseginekoa. Espora-jalkina marroi ilun kolorekoa.[2]
Etimologia: Agaricus terminoa grekotik dator, perretxikoa esan nahi duen "agarikón" hitzetik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jangarria, baina neurriak hartu ondoren.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Minorpurpureus ataleko beste Agaricus batzuekin: Agaricus comtulus, Agaricus purpurellus.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udazkenaren amaieran eta udaren hasieran. Koniferoen basoetako hezeguneetan.[5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Mexiko, Brasil, Europa, Errusia, Islandia, Australia, Zeelanda Berria.[6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 276 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Calvo Pérez Javi. (2006). El mundo de las setas. Asociacion Micológica Fungipedia.
- ↑ (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
- ↑ (Gaztelaniaz) Velazquez Vergara José Ignacio, Suarez Gil Angela. (2009,). Banco de setas, catalogo micologico.
- ↑ Agaricus semotus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.