Inosperma adaequatum
Inosperma adaequatum | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Inocybaceae |
Generoa | Inosperma |
Espeziea | Inosperma adaequatum Matheny & Esteve-Rav., 2019
|
Basionimoa | Agaricus adaequatus |
Inosperma adaequatum Inocybaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria, usain txarra du.
Sinonimoak: Inocybe adaequata, Inocybe rhodiola, Inocybe jurana.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 4 eta 10 cm bitarteko diametrokoa, zuntz erradialekin markatua, hasieran konikoa edo kanpai itxurakoa, gero titi zabal bat osatuz zabaltzen da. Marroi-gorrixka edo marroi ilun kolorekoa, hozkadetan edo azalaren azpiko haragian, orban gorri-karmin edo purpura koloreko batzuk izaten ditu helduaroan. Azal lehorra. Perretxikoa heltzen denean ertza pitzatu egiten da.
Orriak: Estu, gris-okre kolorekoak, gero marroi-okre antzeko kolorekoak, ertz pixka bat argiagoarekin.
Hanka: Lodia eta irmoa, goian zurixka, erdian gris-more kolorea eta purpura kolorea oinarrian; fibrilosoa.
Haragia: Gorritu egiten da; zuri-arrosa kolorekoa kapelan eta purpura kolorekoa hankaren oinarrian; usain espermatikoa eta desatsegina du.[2]
Etimologia: Inocybe terminoa, muskulua, nerbioa, zuntza esan nahi duen "is inós" hitzetik eta burua esan nahi duen "cybe" hitzetik dator; hau da, zuntzezko kapela.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez da jangarria.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nahiz eta Inocybe guztiak sailkatzeko zailak izan, hau bereizten da, itxura sendoa eta usain espermatiko handia duelako
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udazkenean, erretxinadun basoetako soilguneetan. Ez da oso ohikoa.[4]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia, Israel, Iran, Japonia.[5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 423 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 236 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ Inosperma adaequatum: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.