Lepiota helveola
Lepiota helveola | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Agaricaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Lepiota | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Lepiota helveola Bres., 1882 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Lepiota helveola Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Toxikoa. Sindrome parafaloidianoa.
Sinonimoa: Lepiota pseudohelveola.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: Oso txikia. 3,5 cm arteko diametrokoa (kapelatik bereiz daitekeen oina). Erdiesferikoa edo laua, irregular samarra, ertz flokosoarekin eta erdian titi batekin. Kapelaren azala ezkatatsua, trinkoagoa erdian, kobre koloreko tonuekin, gorrixkekin edo moreekin.
Orriak: Libreak (lepoko bat uzten dute), itxiak, ugari eta zuriak.
Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.
Hanka: Luzea (6 cm artekoa), barnehutsa, zuntzezkoa, erraboilduna, zuri-kobre kolorekoa, ezkata zuriekin eta kobre koloreko ertza dutenak behealdean. Eraztun iheskorra, zuntzezkoa, estua, gutxi garatua. Errezel gabe.
Haragia: Titiaren azpian zuria eta gorritua eta oinaren kanpoaldean, ebakitzean gorrixka bihurtzen da. Irinaren usainekoa. Espora-jalkina zuria.[2]
Etimologia: Lepiota terminoa grezierazko "lepis" "lepidos" hitzetik dator eta "oús eta otós ear" hitzetatik, kapela esan nahi duena. Ezkatadun kapela duen onddoa.
Toxikotasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Toxikoa.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lepiota brunneoincarnata txikien zuri taldekoa da, oso toxikoak. Lepiota josserandii delakoaren antzekoa da (espora handiagoak ditu). Lepiota pseudohelveola espezieak ekologia eta mikroskopia desberdinak ditu. Macrolepiota procera jangarriaren antza ere badu, baina askoz handiagoa da.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udazkenean, uda erditik aurrera. Espezie hau ez da ugaria, baina Iberiar penintsula osoan dago.[5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ameriketako Estatu Batuak, Kanada, Mexiko, Brasil, Kuba, Europa, Turkia, Errusia, Himalaiako eremua, Kanbodia, Kongoko Errepublika Demokratikoa, Hegoafrika.[6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 286 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 151 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
- ↑ (Gaztelaniaz) Velazquez Vergara José Ignacio, Suarez Gil Angela. (2009). Catalogo micológico. Banco de setas.
- ↑ Lepiota helveola: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1882. urtean deskribatutako onddoak
- Perretxiko pozoitsuak
- Euskal Herriko onddoak
- Lepiota
- Kanadako onddoak
- Ameriketako Estatu Batuetako onddoak
- Mexikoko onddoak
- Kubako onddoak
- Brasilgo onddoak
- Europako onddoak
- Turkiako onddoak
- Errusiako onddoak
- Himalaiako eremuaren onddoak
- Kanbodiako onddoak
- Kongoko Errepublika Demokratikoko onddoak
- Hegoafrikako onddoak